Helvetia Alcobendasen aurrean lortutako garaipena ostean, etxetik kanpo partida zailak sumatu ditu Bera Berak. Bihar Susana Parejak zuzentzen duen taldea izango da aurkaria, Mecalia Atlético Guardés (27-30) estu hartu zuena eta Rocasari (23-23) puntu bat urratu ziona El Cabanyal pistan.
Izan ere, duela urte t’erdi, aurreneko Ligako denboraldian, Bera Berak 25-23 galdu zuen Elche Mustang taldearekiko aldea leunduz. Donostiarrak Valentziara itzuli ziren orain duela urtebete, Champions Leagueko bigarren jardunaldia Kroazian jokatu aurretik. Orduan Bera Bera sutsu atera zen pistara, Susana Parejak planteatu zuen 3-3 defentsa gaindituz (22-31).
Halere, valentziarrak indartu dira Patricia Alonso eskarmentu handiko jokalariarekin eta zutabe nagusienak dira, besteak beste, Dolors Esterri pibotea, Mireya Payá hegalekoa eta Sheila Segura zentrala. Valentziarrek 26,2 gol sartu dituzte bataz beste jokaturiko bost partidetan eta 28,2 gol jaso, kontutan hartuta sailkapenean dauden bost lehenengo taldeetatik lau izango dituela aurrean. Norgehiagoka bakarra irabazi du, Málagan hain zuzen (26-28) baina partida amaiera estuak izaten ohitu da.
Bestetik, Bera Berak 14 jokalari eramango ditu, Ana Martínezen belauna hobera doanez albiste ona da eta jokalari guztiek minutuak izango dituzte partida osoan taldea ahalik eta eraginkorrena izateko. Aitor Etxaburuk defentsa ematen ari den zenbakiak mantendu nahi ditu (partidako 17,4 gol jaso) eta ahal bada etxetik kanpo gol kopuruarekin jarraitu (33,5 gol).
Seigarren jardunaldia gaur 21etan Galizan irekiko da, Porriño eta Cleba León taldeen arteko partidarekin. Bihar norgehiagoka interesgarriak daude, batez ere, Valladoliden (18etan) non Bera Berarekin lidergoan dagoen Aula Cultural taldeak Rocasa –hirugarrena puntu bakar batera- hartuko duen.
Igandean –adi ordu aldaketarekin- 9,30etan euskal ligako kadete taldeak Bidebietan Zuazo hartuko du, bi taldeak bi garaipenekin berdinduta. Jubenil taldeak, aldiz, Gaskan jokatuko du 12,30etan lidergoan dagoen Zuazoren aurka.
Eta infantil mutilen taldea Egian izango da 9,30etan eta infantil nesken taldea, berriz, Ereintzaren aurka Beraunen 11etan.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Maialen Husillos senior mailako jokalaria.
Euskal kopa urtarrilaren 3 eta 4ean jokatuko da baina oraindik ez du lekurik.
Bera Berarentzat data egokiak dira, izan ere, etenaldia urtarrilaren 11n amaituko da oso partida arriskutsu batekin. Orduan datorren urteko Erreginaren Kopa izateko txartela lortu behar duelako etxetik kanpo jokatu behar den norgehiagoka bakarrean. Donostiarrek datorren hilabetean aurkaria ezagutuko dute.
Bestetik, lurralde mailako kadete taldeak 20-15 irabazi zuen Bidebietan Elgoibarko Pneumax taldearen aurka.
Eta euskal Ligan, hirutik hiru. Kadete eta jubenil taldeek Urdaibai E.T.ko taldeak izan zituzten aurrean. Kadeteak 34-16 nagusi izan ziren eta jubenilak, 28-20. Azkenik, senior taldeak Gascan Aloña Mendi gaindutu zuen 33-29.
Ikus sailkapenak
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Nagore Merchan kadete mailako jokalaria.
Aurreneko lau jardunaldietan, Pinedok zazpi, hamar, zazpi eta hamar gol sartu zituen Granollers, Adesal Córdoba, BM Porriño eta Castelldefels taldeen aurrean. Aipatzekoa da birritan jarrain hamar gol sartu izana etxetik kanpo eta Can Vinaderren jaurtitako guztia sartu zuen penaltia egin zioten jokaldi batean izan ezik.
Alcobendasi sartutako lau golekin, Pinedo 38etara iritsi da, partidako 7,6. Ligako jokalari bakarra da zazpi goleko marka gainditu duena. Bigarren postuan daude Popovic (Elche Mustang) eta Raquel Caño (Cleba León) partidako 6,6 golekin eta higarrenean, Valladolideko Aula Culturaleko ezker hegaleko Amaia González de Garibay (6,4).
Bera Berarekin batera lidergoan dagoen Aula Cultural da ligako golegile nagusiena, partidako 32 baino gehiago gauzatuz. Eta talde honetako beste hegalekoa, Isabel Calderán da ligako zazpigarren golegile nagusiena (sei gol). Valladolideko jokalarien artean dira 31 eta 30 golekin Davinia López (Rocasa) –hiru gol falta zaizkio zerrendan aurreneko partidako akta igo gabe dagoelako- eta Tania Yáñez (Zuazo), datozen bi jardunaldietan Aularen bi aurkariak, hain zuzen.
Bestetik, lehengo larunbatean lau gol sartu zituen Matxalen Ziarsolo 12. da zerrendan 26 golekin. Kapitainak aparte, Elorzak 16 gol sartu ditu, Núñez eta Etxeberriak, 13 eta Menéndezek, 12. Bera Bera da ligako laugarren taldea golak sartzen (partidako 28,6) baina alde handiz gol gutxien jasotzen duena da (partidako 17,2). Rocasa da hurrengoa eta 22 gol jasotzen ditu larunbatero.
Ikus zerrenda osoa