Datorren asteazkenea, azaroak 12 (20etan) Bidebietan aurrez aurre izango dira Ligako defentsarik onenak, Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardésena, alegia. Donostiarrak 152 gol jaso ditu zortzi jardunaldietan, hau da, partidako 19, galizarrak aldiz partidako 24,5 gol. Erdian, Rocasa liderra, 23 golekin.
Aitzitik, Bera Berak Aula 17 goletan utzi zuenez, kanariarrak dira ligako golegile nagusienak, 248 golekin. Gipuzkoarrak eta galizarriak dira bostgarren eta seigarren taldeak sailkapen honetan -216 eta 212 golekin-, ondorioz, datorren asteazkenean Bidebietan lorpen preziatua izango da gola.
Gutxienez, azkeneko zazpi denboraldiko markak haustu ditu Bera Berak, zortzi jardunaldietan partidako 19 gol jasotzearekin eta nabarmen. Eta Bera Bera bere marka gainditu du esparru eta denbora honetan, izan ere, iaz 165 gol jaso zituzten, 13 gehiago, alegia (eta gol bat gutxiago sartu, 215).
Aitor Etxabururen taldean 24 gol baino gutxiago jaso ditu aurreneko aldiz txapelduna izan zen Bera Berari. Orduna, Reyes Carrere entrenatzailearen taldeak, ligako golegile nagusiena izan arren (251) hirugarrena zen sailkapenean Rocasa liderrak baino hiru puntu gutxiagorekin.
Egungo Bera Berak ere 2011-12ko Bera Bera gainditu du, 169 golekin gol gutxien jaso zuen taldea baitzen, sailkapenean laugarren baina. 2008-09 denboraldietan, zortzigarren jardunaldietan, Itxako zen gol gutxin jaso zuen taldea (165 gol) eta Elda Prestigio (174) 2009-10 denboraldian.
Bera Berak partida borobila egin du gaur Valladoliden Aula Cultural gainditzeko 17-28 eta ondorioz bi puntuak poltsikoratu dituzte ondo merezita donostiarrek gaur arratsaldean.
Gipuzkoarrak konzentraturik egon dira defensan, Tempranok geldiketa ederrak egin ditu lehenengo zatian batez ere, kontraeraso bortitzak gauzatu dituzte eta eraso posizionalean valladolideko defentsan hutsuneak topatzeko lasaitasuna izan dute.
Partida atarian Aitor Etxaburuk Aularen jokuan pibotearekin egiten zuen lotura eta barneraketak azpimarratu zituen. Zentzu honetan, donostiar defentsak hasieratik moztu ditu Torres piboteari bidali dizkioten baloiak eta kontraerasora irteteko aukera baliatuz. Bi minututan, hasi eta berehala 0-3 eta Aulak gipuzkoarren harmaila gainditzeko zailtasunak azaldu ditu. Gainera, jokaldi berean Tempranok González de Garibay eta Calderón, hegaleko jokalariaren jaurtiketak gelditu ditu.
Aula Cultural ligako golegile nagusi gisa aurkeztu da baina gaur bi hegalekoek ez dituzte baloi onak izan. Posizionalean bi gol egin dituzte bien artean, gipuzkoarren defentsa eta atezainaren lana azpimarratzen duen datua.
Halere, Bera Berak erasoan hamar minutu txarrak izan ditu eta Aulak partida berdintzeko aukera aprobetxatu du. Elorzak pibote postuan gola sartuz boladari amaiera jarri dio eta hortik aurrera Bera Berak 0-7 partziala lortu du (22. min, 3-10). Lehenengo zatian nahiz eta Menéndez eta Martínez kanporatuak izan bi partzialak irabazi ditu Bera Berak, eta hori Aulak oso ondo jokatzen dituela egoera horiek.
Halere, valladolideko jokalariek penaltiak lortu dituzte eta bakarra izan ezik Tempranori gola egiteko ia aukera bakarra zen.
Lehenengo zatian, Bera Berak sendotasuna erakutsi du eta gaitasuna. 7-13 markagailuan, gol gehien sartzen duen taldearen aurka. Gipuzkoarrek, gainera, 21 aldiz jaurti dituzte eta Temprano %50era iritsi da.
Bigarren zatian, Bera Berak tartea handitu du Elorzaren gol bati esker eta Ziarsoloren kontrareraso batekin (32. Min, 7-15). Halere, hortik aurrera, kanporaketak eman dira bata besteen atzetik. 13 minutuetan Núñez eta Múgica birritan eta Menéndez, behin. Bera Bera sendo mantendu da Aula bost goletara gerturatu arren (44. Min. 13-18) Alicia Fernándezek penaltiak gauzatuz.
Pinedo eta Etxeberriak kontraerasoak gauzatu dituzte Aula Culturalen etsipenerako. Bera Berak eraso posizionalean irizpide onak markatu ditu partida amaieran tarte handiena lortuz.
Ondorioz, partida bikaina bi puntuak eskuratzeko eta Elche Mustangen aurkako partidak utzitako gazia baztertzeko. Datorren asteazkenean, hilak 12, 20etan, Mecalia Guardes izango da Bidebietan, beste partida zaila.
Fitxa: Aula Cultural 17, Bera Bera 28
Aula Cultural 17 (7+10): Guerra, Calderón (2, 1p), Cifuentes (1), Torres (1), Alicia Fernández (8, 5p), Cossio eta González de Garibay (1) –titular- López (3), Álvarez, Vergara, Casquero, Nieto (1), Viloria.
Bera Bera 28 (13+15): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (1), Elorza (4), Núñez (4), Pinedo (5) eta Ziarsolo (5, 2p) –titular- Arrojeria (2), Múgica (2), Martínez (2), Azanza (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Arizaga eta Ederra
Epaileaks: Javier Álvarez –EAE- eta Ion Bustamante, Nafarroa.
Kanporatuak: González de Garibay, Torres eta Nieto Aula Culturaletik eta Menéndez (2), Núñez (2), Martínez, Múgica (2) eta Arrojeria Bera Beratik.
Partzialak: 1-3, 3-3, 3-4, 3-8, 4-10, 4-11,7-13 –atsedenaldian- 9-16, 11-17, 13-18, 14-20, 17-24 eta 17-28.
Bera Berako entrenatzaile Aitor Etxaburuk onartu du bere taldeak “amorrua” dagoela Elche Mustangen aurkako porrota ondoren. “Jokalariek berriro jokatzeko irrikan daude, berriro bere maila eman partida garrantzitsuak aurrez aurre ditugulako” eta onartu du ere bai “nogehiagoka hauei heltzeko barne amorru azaldu dela”.
Gaur goizean egindako agerraldian, aitortu du “ez genituela gauzak ondo egin Elcheren aurka eta orain arte egindako ibilbidean eztropezu bakarra”. Halere, Etxaburuk “konfidantza” aipatu du “guk horrela ez dugulako jokatzen eta beste jokaera erakutsi behar dugu”.
Aula Cultural taldearen aurrean, Bera Berako entrenatzaileak dio “partida konplikatua da, aurkari zuzena delako eta bi puntu galdu ditugulako”. Hori dela eta “onena da emaitzetan ez sailkapenean ez pentsatzea, gure jokuan arreta jarri behar dugu, pistan zer egin behar dugu gure ezaugarriak berreskuratzeko berriro lehiatzeko”.
Aurkariaz galdeturik, Ligako golegile nagusiena baita Valladolideko Aula Cultural, Etxaburuk deskribatu du bere jokua “ausarta eta arrisku handiak hartzen dituena”. “Erasoan pibotearekin oso ondo jokatzen dute zentzu askotan eta, bestetik, sei metroak bilatzen saiatzen dira uneoro; denfentsan, berriz, arriskuak hartzen dituzte, tranpak ere bai, jokuari erritmoa altua ezarriz kontraerasora irteteko”.
Zentzu honetan, “guri ere korrika gustoko dugun arren, ezin dugu joku posizionala baztertu, Aula eroso dagoelako”.
Aula Culturalen aurka bihar larunbata (17,45etan, Huerta del Rey), Etxaburuk 14 jokalari deituko ditu –Ezkurdia ezik, guztiak- Espainiako eskubaloi federazioko web orrialdean streamin bidez partida ikusiko delarik.
Lurralde mailako kadete taldeak irekiko du asteburua Zarauzko Antoniano kiroldegian, larunbatean 12,30etan bertako Aiala A taldearen aurrean.
Arratsaldean Euskal ligako taldeen txanda izango da. Bidebietan, Oñatiko Aloña Mendiren aurka bi partida, kadete taldeak 16etan eta jubenil taldeak, 18etan. Ordubete beranduago, 19etan, Andoaingo Allurralde kiroldegian senior taldeak Leizaran Eskubaloiaren aurka jokatuko du.
Eta igandean, Paco Yoldi kiroldegian arituko diren infantil taldeen txanda. Neskak Bidasoa Irun taldea hartuko dute 9,30etan eta mutilek, 10,45etan Ereintza C taldearen aurka.
J.A. Garaikoetxearen argazkian, Leire Oiarbide jubenil jokalaria.
Valladolideko Huerta del Rey kiroldegian jokatuko den partidan (17,45etan, Javier Álvarez –EAE- eta Ion Bustamante – Nafarroa-), Aula Culturalek abian jarri duen ‘Mila helburu’ kanpaina dela eta giro aparta espero den lekuan, bi eredu parez pare jarriko dira eta norgehiagoka bere esparrura eramango duenak asko irabazita izango du.
Izan ere Aula Cultural da egun ligako golegile nagusiena, partidako 30 gol baino gehiago sartu dituena. Bera Bera da seigarren arlo horretan (26,8) aitzitik, gol gutxien jasotzen duen taldea da (partidako 20 gol baino gutxiago) eta valladolidekoa, gol gehien jasotzen duen bostgarren taldea (28,1).
Hortaz, partidak alde batera edo bestera egingo du zenbakia horietatik gertu egoten den taldearen alde. Izan ere, Aula Culturalek 26 gol egin sartu dituenean ez du partidarik irabazi (ez Rocasari ez Barakaldon). Iaz etxean kopuru horrekin edo gutxiagorekin bakarra irabazi zuen, bi berdindu eta hiru galdu, eta 26 gol baino gehiagorekin, bost irabazi. Bera Berak 25 golekin irabazi ditu partidak; baina iaz etxetik kanpo puntu bakarra urratu zuen aurkariak gol kopuru horretara iritsi zenean.
Bera Bera eta Aula Cultural taldeak lidergoa batera izan dira bi asteetan –4. eta 5. jardunaldi amaieran-. Rocasarekin Huerta del Rey (26-32) eta Lasesarren Zuazo Barakaldoren aurka (30-26) galdu ostean laugarren postuan dira egun Guardés –Valladoliden gainditu zuena- eta Zuazorekin batera.
Egun sailkapeneko gorenean diren aurkariaren aurka lehiatuko da aurreneko aldiz Bera Bera. Bidebietan Elche Mustang taldearen aurkako ezhusteko porrotak lidergoaren galera ekarri du Rocasaren mesederako, Aula Culturalen aurka eta Telden indartu berri den Mecalia Atlético Guardésen aurrean huts egin ez zuena.
Orain donostiarren txanda da. Iaz Valladoliden asko sufritu zuten (23-24) eta aurtengo aurredenboraldian gipuzkoarrak eta valladolidekoak birritan izan dira elkarren aurka Peñafielen (22-26) eta Elgoibarren (23-22) abuztuan, hortaz, jakin badaki larunbateko partida seriotasun handiz hartu behar duela.