Loterías ligako egutegiak etenaldira eskainiko du datorren astean eta hona iristeko etxeko lanak eginda iritsi da Bera Bera Eskubaloia, hau da, bost garaipen eta berriro ere nagusitasuna erakutsiz asko saiatu den Elche Mustang taldearen aurka (29-19).
Halere, hasieratik partida ez da arin joan. Bera Berako eraso jokaldiak penaltietan amaitu dira, Ana Martínezek ondo jaurtitutakoak eta bere aldetik Elche Mustang Laura Hernández jokalariari esker partidan mantendu da (12. min. 4-4).
Maite Zugarrondok Ana Temprano ondo ordezkatu du atepean, aitaren heriotza zela eta baja izan baita asturiarra. Lehenengo zati erdialdean, Bera Berak estutu du Elche. Yáñezen bi gol, eta Pinedoren beste bat tartea zabaldu dute (16. min 7-4); halere elxetarrek ondo aurkitu dute Anna Vicente pibotean (9-7).
4-0 partzialarekin, Yáñez, Arrojeria, Martínez eta Sans jokalarien golekin, Bera Berak partida bereganatu du, bi minutuko zigorrak jaso arren eta atsedenaldira 16-9 iritsi da Martínez eta Pinedok gauzatu duten fly batekin.
Bigarren zatian, partida antzera joan da. Defentsan 6-0 erabiliz, Bera Berak Elche estutu du baina ez du abantaila handitu (38. min 20-13). Gainera, elxetarrek zorte txarra izan dute txorkatilean bi bihurrituekin, Vicente eta ondoren Dunay. Azken minutuetan gipuzkoarrek tartea ireki dute (29-19).
Etenaldia ondo etorriko zaio taldeari, jokalariak errekuperatzeko, uztailaz geroztik aurredenboraldi gogorra burutu zutena, Superkopan garaile izan zirenak Rocasaren aurrean abuztuaren 29an eta Loterías ligako bost partida lortu dituztela.
Fitxa: Bera Bera 29, Elche Mustang 19
Bera Bera 29 (16+13): Zugarrondo, Etxeberria (1), Martínez (7, 4p), Arrojeria (2), Ederra (4), Yáñez (5, 1p) eta Pinedo (5) –titular- Sans (4), Menéndez (1), Ziarsolo y Ezkurdia. Deialdian: Udane Rodríguez (o.a.)
Elche Mustang 19 (13+10): Trigueros, Lamoneda (3), Ajado, Dunay (1), Hernández (8), Vicente (5), Zhukov, Flores, Olmos (1), Soto, Martínez (1), Agullo, Olivares, Alonso (o.a.)
Epaileak: Peñaranda eta Yagüe (Aragoi)
Kanporaketak: Menéndez (3, gorria, 57. Min), Martínez (2), Ziarsolo eta Arrojeria Bera Beratik eta Esther Martínez eta Zhukova Elchetik.
Partzialak: 1-2, 3-3, 5-4, 9-7, 13-8, 16-9 –atsedenaldia- 18-12, 20-13, 22-15, 25-18, 29-18 eta 29-19
Gertaerak: Ana Tempranoren aitaren aldeko minutuko isilunea gorde da
Harrobiko lehiaketa Bidebietako kiroldegia itzuliko da bihar. Euskal ligako kadete eta jubenil taldeek aurkari gogorra izango dute, Barakaldoko Zuazo, hain zuzen. Oraindik goizetan jokatzeko aukera dagoenez, gipuzkoarrak eta bizkaitarrak kadete mailan 11,20etan hasiko dira eta 12,50etan, jubenilek. Bestetik, senior mailan euskal ligan ere bai, Bera Berak Errenterian egingo du debuta Ereintza Barymont taldearen aurka udal kiroldegian 17,30etan.
Eta kadete mutiletan, Bera Berak larunbatean jokatuko du Amenabar ZKE taldearen aurka Zarauzko Antoniano kiroldegian.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Amaia Jaka senior mailako taldearekin.
74 urte zituen Jaime Tempranoren heriotza atsekabez hartu du Bera Bera Eskubaloiak, Ana Temprano gure jokalariaren aita baita. Hortaz, Ana berari eta familiari doluminak bidali dizkiogu.
Jaime Temprano Fernándezez aldeko hileta elizkinak Oviedoko Nuestra Señora del Carmen elizan izango dira bihar 17etan.
Era berean, Bera Bera eta Elche Mustang taldeen arteko partida atarian minutuko isilunea gordeko da bihar 19etan Bidebietan.
Bera Berak Elche Mustang gainditu nahi du bihar ligako bost jardunaldietan adina garaipen lortze aldera eta aurtengo ligako egutegiak datorren astean eskainiko duen aurreneko etenaldira etxeko lanak eginda iritsita. Ana Tempranoren aitaren heriotzak tristetu du taldea baina taldekidearekin minutuko isilunean gogoratuko dira bihar eta garaipena eskaini nahiko diote. Gaur 19etan, (Andrés Peñaranda eta José Antonio Yagüe, Aragoi) Bidebietan irabazi duen azken aurkaria, Elche Mustang.
Ana Tempranoren baja Maite Zugarrondo eta Udane Rodríguezek beteko dute. Azken honek, bigarren taldeko 19 urteko atezainak badaki zer den deialdietan egotea, izan ere, iaz Zugarrondo lesionaturik zegoela Alcobendas, Canyamelar Valencia Zarautzen eta Elxen izan baitzen.
Atezain internazionalaz gain, Alicia Fernández ere baja izango da. Belaunean izandako bihurritua askoz hobeto izan arren. Hortaz, Bera Bera Granollersen aise irabazi zuen taldearekin arituko da, Tempranoren ordez Udane sartuko delarik.
Duela hamaika hilabete Bidebietara iritsi zen Elche Mustang. Ezohiko partida izan zen, azaroak 1 izanda, jai eguna alegia, larunbatean eguardiko 12etan jokatu zen norgehiagoka. Bera Bera sutsu atera zen, 4-0 aurreratuz. José Ignacio Prades Elxeko entrenatzaileak, harmailetan zegoena zigorra betetzen, partida gelditu zuen eta bere taldeak 0-7 partziala lortu zuen, norgehiagoka erabat geldituz Bera Berak irauli ezin izan zuena.
Elche Mustang taldeak 16 partidetan Bidebietan eskuratu zuen aurreneko garaipena izan zen (20-24), jokalari guztiek egindako lanari esker baina azpimarratzekoak izan ziren Sempere atezaina eta lehenengo lerroa: Marizza Faria, Ivet Musons eta Nitsan Dunay, horietatik Bera Berako jokalari ohia baino ez da larunbatean Donostian izango. Paraguayko jokalaria Gijonen da eta kataluniarra Castellongo Kopan, Bera Beraren aurkako final-laurdenetako luzapenean lesionatu zena eta partida baldintzatu zuena donostiarren alde.
Garaipen horrekin, Donostian ligan etxekoen 35 partidako boladari amaiera jarri zion Elche Mustang taldeak. Egun hori aurretik, azken taldea bi puntuak eraman zituena Itxako izan zen, 2012ko urtarrilaren 31ean , liga erabat erabaki zuena.
Aurten, berriz, Elche Mustang taldeak asko gaztetu du taldea eta egungo erreferenteak dira Ivet Musons sendatu arte, Llanos Trigueros, Ana Vicente, Esther Martínez eta Nitsan Dunay.