Bera Berako harrobi talde nagusiak, senior taldeak, alegia eta infantil mailako beste bi taldeek jaso zituzten asteburuko emaitza positiboak.
Dani Nieto eta Josu Manzano entrenatzaileen taldeak ez zuen kupidarik izan Munttarpe taldearekin 46-19 gainditu zutena. Euskal ligan, jubenil mailako Bera Berak puntu bakarra urratu zuen Elgoibarren Tecnifuelleren aurrean (18-18) eta kadete taldeak, aldiz, 22-19 galdu zuen.
Kadete mailako mutiletan, Bera Berak ezin izan zuen Bergara gainditu Bidebietan (20-21) eta infantil mailan, 29-18 irabazi zion Bera Berak Egia 2 taldeari. Nesketan, Bera Bera Hiruk galdu zuen 14-4 Ereintza C taldearen aurrean, Bera Bera Bik 21-16 Egiarekin eta Bera Bera Bat taldea nagusi izan zen 28-12 Arantzazuko Ama taldearen aurka.
Bederatzi hitzordu asteburu honetarako harrobientzat. Larunbata infantil mailako taldeek irekiko dute, izan ere, Bera Bera Hiru taldeak Beraungo pilotalekuan Ereintza C izango du zain 10,15etan. Egian 12,15etan Bera Bera Bi eta Egia 1 elkarren aurka arituko dira eta hirugarren taldeak, Bera Bera Batek Yoldi hartuko du Arantzazuko Ama igandean 11etan. Horren ostean, 12,30etan, leku berean, infantil mutiletan Bera Berak Egia 2 taldearen aurka jokatuko du. Bestetik, Por su parte, kadete mutiletan Bera Berak Bergara hartuko du Bidebietan larunbatean 18etan.
Igande goizean (9,30etatik 12,30etara) Hernanin, Bera Bera eta Hernaniko eskubaloi eskolen arteko partidan ospatuko dira alebin eta benjaminen artean.
Euskal ligan, kadete eta jubenil taldeak Elgoibarren arituk dira. Aurrenekoak 16etan eta jubenil taldeak 17,45etan. Senior taldeak, berriz, Zarautzen irabazi ostean bigarrenak dira sailkapen nagusian eta Muttarpe hartuk dute Bidebietan larunbatean 16etan.
Holandako Eskubaloi Federazioak zabaldu zuen albiste tristea, 45 urte zituela Jokelyn Tienstra zendu zela, gaixotasun larri baten ondorioz. Holandako atezaina Bera Berako plantillako jokalaria (argazkian 22 zenbakiarekin) izan zen hiru denboraldietan: 2003-04, 2004-05 eta 2005-06an.
Donostian, besteak beste, bat egin zuen Tati Garmendia, Esme López, Amaia Ugartemendia, Eli Pinedo –urtebete-, Patri Pinedo, Matxalen Ziarsolo, Darly Zoqbi, Nagore Zipitria, Zulai Agirre, Manuela Fiedel eta Verónica Valverde. Entrenatzaile izan zituen José Luis Villanueva eta bi urtetan Reyes Carrere.
Bera Berak doluminak bidali dizkio familiari.
Argazkian, 2005-06 denboraldiko plantilla.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Donostiako Ana Echeveste Kiropraktika zentrua aurkeztu du Bera Berako kiropraktika zentru gisa, eskubaloi taldearen errendimendua hobetze aldera.
Agerraldian, Ana Echevestek ohartararazi du “Estatu Batuetan, amerikar futbolean edo NBAn klubek plantillan dute kiropraktikoa”.
Bere ustez, Bera Berako jokalariekin egiten ari den lana “oso polita da, maila gorenean dauden pertsonekin aritzea, oso erantzun ona ematen dutelalo eta, bestetik, fisikoki asko sufritzen dute”.
Zentzu honetan, baieztatu du “stres fisikoa antzeman dugu Bera Berako jokalariengan”. Ana Echevestek adierazu du “ikusten ari gara nahiz eta stresa altua izan erantzuna ona dela eta guk zuzentzen duguna denborarekin mantentzen dena”.
Ana Echeveste Kiropraktika zentruaren lana bizkar hezurrean oinarritzen da eta azpiluxazioak konpotzen saiatzen da gorputzari etekin handiena lortze aldera.
Ana Echeveste Kiropraktika Zentruarekin iritsitako hitzarmen aurkezpenean orain arte egindakoaz mintzatu zen Tati Garmendia kirol arduraduna. Superkoparen jabe egin da Bera Bera, ligan bigarren sailkatua da –Rocasak baino lau puntu gutxiago- eta EHF lehiaketatik at dago Eslovakiako Iuventa Michalovce taldeak kanporatua.
Garmendiak kontraesanak aipatu ditu: “Aurredenboraldian eta Superkopa atarian ez ginen faboritoak, Superkopa behin irabazita gauzak aldatu ziren zeharo eta Rocasa eta Guardesekin galdu ostean antza ez dugu zereginik ligan”. Horregatik, lasaitasuna eskatu du eta “egia bada ere liga ez dagoela gure esku, oraindik ez gaude baztertuak Rocasak partida bat galduz gero hortxe gaudelako”.
Bera Bera Eskubaloi arduradunak onartzen du “akatsa izan da Bidebietan Rocasarekin galtzea, kontutan hartuta emaitza hori eman zitekeela, hori bai, Guardesen aurka galtzea A Guardan ez da sorpresa are gehiago Etxeberria eta Ziarsolo baja izan zirela”.
Tati Garmendiak onartu du ere bai “Europan jarraitu nahi genuela baina igandean ikusi genuen bezala Iuventa Michalovce talde indartsua da”.
“Taldeak aldaketa sakonak jasan ditu eta jokalari gazteak fitxatu” azaldu du arduradunak. “Ondoen zegoenean Aliciak lesiona izan zuen eta hilabete bat taldetik kanpo egon zelarik; Judith Sans defentsan oso ondo betetzen ari da bere lana, zehetasunak faltan eta Tania Yáñez egokitzen ari da lan kontuak direla eta, bere papera aurkitzen ari da”. Bea Fernándezen apostua azpimarratu du eta “laguntza handia emango digu” aipatu.
Hori dela eta “lanean jarraituko dugu”. “Aurten atzetik goaz baina hobetzeko tartea dugu, egoera iraultzeko gaitasuna dugu, hortaz, 2016 urtea interesgarria izango da Superkoparekin ez garelako asetu”. “Presioarekin jokatzen dakiten jokalariak ditugu, jakin badakite ezin dutela hutsik egin eta ligako titulua irabazteko aukera dugu” gaineratu du.
Lesionaturik dauden jokalariaz galdeturik, aipatu du Maitane Etxeberria hobeto dagoela baina atsedena behar duela, Matxalen Ziarsoloren itzulera beranduago izango da eta espero dut Maialen Múgica laster bueltatzera taldera”.
Ekonomikoki baikor agertu da Tati Garmendia “iaz oso ona izan delako eta zorra portzentai handi bateak murriztu dugu”. Udalean nahiz Foru Aldundian osatu diren taldeei dagokionez “dirulaguntzetan zenbaki berdinak ditugu, entzuten dugun musika gustokoa dugu eta orain ea nola gauzatzen den zain gaude, babesa pribatuak lortzea da gure erronka eta agian fiskalitate neurri berriak har daitezke”.