
Bera Bera Eskubaloiko harrobiak bi partida bestetik ez ditu larunbatean, apirilak 7. Kadete nesken mailako Lacturale Bera Berak sailkatzeko aukerak jokoan jarriko ditu Errenterian Ereintzaren aurka 14,45etan. Ermua, aldiz, 16,45etan senior taldeak denboraldiko zati honi amaiera borobila jarri nahi dio Errotabarri taldearen aurrean.
Argazkian, Amaia Zolezzi (JA Garaikoetxea)

Igande honetan Godoy Maceira BM Porriño taldearen aurka zuzenduko duen partidarekin, ohorezko mailan 100 partidetara iritsi da Montse Puche, Bera Bera Eskubaloiarekin guztiak.

SUPER AMARA Bera Bera datorren igandean, hilak 8, Bidebietan 12etan bi hilabeteko ibilbideari ekingo dio helburu garrantzitsu lortze aldera, Kopa eta Guerreras Iberdrola Liga, alegia.

Hirugarren urte jarraian, Bera Bera Eskubaloiko harrobiak Algemesin Aste Santuan burutuko den txapelketan parte hartuko du, martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean, alegia.

Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Euskadiko Txapelketako lauko finalean ez zuen punturik urratzerik izan baina partida guztietan aurpegia eman zuen. Zarautzen ospaturiko fasean, Elgoibarko taldea izan zen nagusi, hiru norgehiagokak irabazita. Ibilbide bikaina Lacturale Bera Bera taldearentzat Gipuzkoako txapelketatik etorrita, Euskadiko laugarrena geldituz.