Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak garaipen berri bat lortu du Bidebietan HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldearen aurka, majo sufrituta azken minutuetan, Guerreras Iberdrola Ligako lidergoan probisionalki kokatze aldera Rocasak jardunaldia berreskuratu arte asteazkenean Liberbank Gijón hartuz.

Denboraldiko 40 norgehiagoka ofiziala izanik, egindako lanak eta jasotako kolpeak antzematen dira. Aramendia baja izan da eta Imanol Álvarez Sans eta Arderius gorde ditu –gero madriladarra atera behar izan du -. Valentzian ez bezala Cardosok jokatu du eta Etxeberria albokora bidali du entrenatzaileak HGBren defentsa irekiari aurre egiteko aproposena.

Defentsan, Azurmendi eta Terés erdian jarri dira, Menéndez eta Etxeberriaren laguntzarekin. Halere, arazoak izan dituzte Hernándezekin lotura mozteko, izan ere, piboteak sei gol sartu ditu eta beste hirutan Arruda baloiak atera dizkio sei metrotan. 

Erasoan, donostiarrak asmatu dute Aallá atezainaren aurrean, batez ere Cardoso, Arrojeria eta Karsten, kontraerasoan eta eraso geldoan. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera tartea irekitzen joan da eta atsedenaldira 18-13 iritsi da Karstenen gola ikusgarri batekin denbora agortuta.

Bigarren zati hasieran norgehiagoka bideratu du SUPER AMARAk 3-0 partzialari esker,  Menéndez, Arrojeria eta Cardosoren golei esker 21-13 ezarri dute markagailuan 35 minutuan. Álvarezek Castellanos atepean eta Ezkurdia hegalean kokatu ditu eta aurreneko zatiko eskema mantendu. Baina bapatean donostiarrei argiak itzali zitzaizkien, Arrudak bi penaltietan protagonismoa izan arren.

Eraso jokoa blokeatu zen. Aallá atezaina gaindiezina zen. Defentsan, bizkaitarren lehenengo lerroa sei metroetara iristen zen gola sartzeko edo penaltiak lortzeko eta abantaila minutuak pasatu ahala estutzen joan zen, 1-6 partziala lortu zuen HGB Prosetecnisak eta partida amaitzeko ordu laurden bat falta zelarik 22-19 ezarriz. Etxeberriak arnasa eman zion taldeari baina Hernándezek baloiak jaso zituen sei metroetan. Baloia lapurtu zuen Menéndezek, gola sartu ere bai baina bizkaitarrek ez zuten etsi. Erauskinek gol bakarrera jarri zuen taldea, Imanol Álvarezek Arderius atera zuen eta madrildarrak gola sartu zuen baina Sánchezek ere bai. Hegaletik Gilek asmatu zuen, Bengoetxeak erantzun zuen, Karstenek baloia galdu zuen eta Arrudak penaltia gelditu zion Sánchezi minutu bat baino zeozer gehiago falta zelarik. Azken baloian Arderiusek postera bidali zuen jaurtiketa eta denbora agortuta Karstenek gola sartu zuen leku beretik jaurti zuen Loidik baina ezin izan zuen derbia berdindu (26-25).

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 26, HGB Prosetecnisa Zuazo 25

SUPER AMARA Bera Bera 26 (18+8): Arruda, Etxeberria (2), Cardoso (6), Menéndez (4), Terés, Azurmendi eta Gil (3) –hasierako zazpikoa- Arrojeria (4), Karsten (5), Berasategi, Ezkurdia (1), Arderius (1) eta Castellanos (o.a.). Deialdian: Sans, Camejo eta Barquín.

HGB Prosetecnisa Zuazo 25 (13+12): Aallá, Blázquez, Loidi (3), Hernández (8), Sánchez (2), Manrique (3), Valdivia (1) –hasierako zazpikoa- Bengoetxea (3), Encina (2), De Andrés, Gil (1), Erauskin (2), Muñiz (o.a.)

Epaileak: Muro –madrildarra- eta Iniesta –valentziarra-

Kanporatuak: Menéndez (2) eta Azurmendi Super Amaratik eta Loidi, Sánchez eta Blázquez Zuazotik

Partzialak: 2-2, 5-4, 8-6, 10-8, 13-10, 18-13 –atsedenaldia- 21-13, 21-14, 22-19, 24-22, 25-23 eta 26-25

Gertaerak: Saskibakoi egokituan Salto Bera Berak ohorezko mailara lortutako igoera dela eta aitortza jaso zuen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores