SUPER AMARA Bera Bera denboraldiko azken txanpa prestatzen ari da, etxerako lanak egite aldera eta datorren astean Rocasaren akatsaren zain. Horretarako HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurkako derbia irabazi nahi du Bidebietan (igandean 12etan) Goyo Muro –madrildarra- eta José Manuel Iniesta –valentziarra- zuzenduko dutena eta ETB1k eskainiko duena.
“irabazi gero sailkapenak líder jarriko liguke” gogorarazi du Imanol Álvarezek baina era berean adierazi du “Rocasa ez da gurekin kezkatuko Challenge Cupeko finala helburu dutelako”. Kanariarrek asteazkenean jokatuko dute 24. Jardunaldia Telden hirugarren postua helburu duen Liberbank Gijón taldearen aurka Valladoliden aritu aurretik (larunbata, maiatzak 18, 16etan) ordutegi bateratuan izan ere, SUPER AMARA Bera Berak berriro etxean astuariarrak hartuko dituenean.
Imanol Álvarezek “helburuak bete dituen” talde bat ikusten du HGB Prosetecnisan, “hortaz arriskutsuagoak izango dira, ezer galtzeko ez dutelako, urduritasuna saihestuta”. Aitzitik, bere taldeak “irabazteko beharrarekin Liga irabazi nahi badugu”. Eta lau jokalari Objetivo 2021 delako selezkioarekin izan ditu: Etxeberria, Castellanos, Arderius eta Arrojeria –HGBk hiru izan ditu- “ondorioz, partidarako gelditzen diren bi egun hauek garrantzitsuak izango dira”. “Igandean denak prest izatea espero dut” hasperen egin du.
Aurkariaren berezitasunak kontutan hartuta, Álvarezek berretsi du “gure partidetan gako nagusiena defentsako lana izaten da”, kasu honetan barneraketak ekititeko eta Ainhoa Hernandezkin lotura. Eta ziur da horrela izango dela. Horrez gain, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “lasaitasuna” eskatu du eraso jokorako “defentsa irekia egiten dutelako, sinisten dute eta inparetara oso ondo ateratzen direlako”.
Garraio publikoa
Partida Txanpontxo jaiekin bat egin duenez eta Bidebitan aparkatzeko arazoak izango direnez, aholkurik onena da garraio publikoa erabiltzea: autobusez Bidebieta 14 zenbakia hartzea erditik eta trenean Renfekoan Herrera edo Itxaurrondon jaitsi eta Eusko Trenekoan Herreran.