
SUPER AMARA Bera Berako zentrala Silvia Arderíus 19. Jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola’ jokalaria izendatu dute Espainiako Eskubaloi Federazioko web orrialdean botu gehiago jaso duelako.

Partida hasieratik markagailuan nagusi izan ziren Lacturale Bera Bera jubenil taldeko jokalariek eta Kukullagaren erreakzioari eutsi zioten. Hortaz, Euskadiko txapelketako lauko finala jokatzeko txartela lortu du, asteburu honetan Zarautzen burutuko dena. Bestetik, Lacturale kadete taldeak gol bakar batez galdu zuen eta senior taldeak Urdulizen irabazi zuen.

Atsedenaldirako ia betarik izan gabe, SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari Espainiako hiru selekzioekin bat egingo dute gaur: Etxeberria gorenekoarekin, Arrojeria eta Aramendia B delakoarekin eta Berasategi, junior mailako taldearekin, helburu ezberdinak dituztenak.