Gaur goizean Bidebietan “profesionalki eskubaloian ez jarraitzea erabaki dut! adierazi du Uxue Ezkurdiak. SUPER AMARA Bera Berako jokalariak onartu du “kirol profesionala eta lana uztartza oso zaila da eta sakrifizio handia da niretzat”.
Ezkurdiak baieztatu du “erabakia zaila izan da baina zuzena”. “Nekatuta nagoela somatzen dut, kirolean ezin dut ehuneko ehuna eman eta etapa berri bat zabaltzea behar dut” azaldu du. “Une hau iritsiko zela jakina zen emakumezkoen kirolean profesionalki egotea zaila da eta nire bizitzako atal hau bukatu da” gaineratu du.
Egiatik Bidebietara, Bera Berara jubenil mailan iritsi zen bi taldeen artean hitzarmena zegoelako. Ezkurdia lehenengo taldeko ibilbide prozesuan sartu zen eta Reyes Carrere entrenatzailea 2012ko urtarrilaean egin zuen debuta Etxebarrin. Hurrengo urtean Arrojeriaren topo egin zuen entrenaldietan, bigarren taldearekin jokatzen, deialdiren bat osatzen eta aurreneko Liga gertutik bizi izan zuen. Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi falta direla Ezkurdiak 156 partida jokatu ditu (115 Ligan, 22 Europan, 16 Kopa eta hiru Superkopa), 237 gol sartuta.
“jokatzen hasi nintzenean eta nuen pentsatuko profesionalki arituko nintzenik” adierazi du. Ezkurdiak azmpimarratu du “asko gozatu dut klub honetan, pentsaezinak ziren gauzak lortu ditut, bizitzeko era bat izan da, pena da baina pozik nago”. Denboraldi honetan taldeak jokatu dituen partida uholdea eta Europako ibilbideak bultzatu du Egiatarra erabaki hartzera.
Eskubaloiak utzi dionaz galdetuta, Ezkurdiari irria atera zaio “urte oso politak bizi izan ditut, Europan jokatu dut, gauza asko irabazi ditut, jende asko ezagutu, pertsona bezala hazi eta heldu sentitzen naiz, ohikoa ez den bizitza daramet eta gauza asko bizitzeko beste esparruetara eraman ditut”.
Bestetik, Tati Garmendiak onartu du “Uxue jarraitzea zen klubaren asmoa, bere zailtasunak ezagututa ere”. Bera Bera Eskubaloiko arduradunak Ezkurdiaren gogoak eta lehen taldean lekua egiteko lana azpimarratu ditu “ez delako erraza izan, hasteko leku horretan Ziarsolo eta Eli Pinedo zirelako, beste hegalean nahi baina gehiagoetan ari behar izan duelako baina azkenean lortu egin du”.
Denboraldi amaierarako Ezkurdiak onartu du “behatzak gurutzatzen ditugu Rocasak galtzeko baina guk, batez ere, gure lana egin behar dugu”.