Bidebieta kiroldegiak hartuko du bihar abuztuak 15 larunbatean (12ak inguruan) SUPER AMARA Bera Beraren bigarren lagunartekoan, kasu honentan Uneatlántico Peredaren aurka, asteazkenen bezala, atez itxita jokatuko dena.
Horretarako, Imanol Álvarezek Gascan deitu zituen 15 jokalariak izango ditu prest. Santanderreko Uneatlántico Pereda da Guerreras Iberdrola ligara igo den taldea bat, B multzoko líder zela etenaldia iritsi zenean. Zuazo bezala SUPER AMARA Bera Berako multzoan kokatu dira ligan. Kantabriarrek Sol Ceballos atepean, Ana Barquín (Bera Berako jokalari ohia) eskuin albokoan, Hidaldo golegilea, Aida Brull eta Berastain eta Isaura Almeida, Yadira Morales eta Danielle de Sousa fitxatu ditu, besteak beste.
SUPER AMARA Bera Beran baja dira O’Mullony eta Cesáreo eta jokalari guztien artean minutuak banatzea da Imanol Álvarezen asmoa da.
Kamara finkoak
Jenderik gabeko partida izanik, zuhurtziaz, SUPER AMARA Bera Berak froga bat egin behar du. Bidebietan kamara finkoak jarri zituenez streaming egingo du Spiideo plataforma erabilita, entrenaldiak ere grabetzeko modua uzten duena.
Osasun protokoloa:
Gascan bezala, SUPER AMARA Bera Berak Covid 19 saihesteko jarraitu beharreko neurriak ezarri ditu. Besteak beste, kiroldegira sartuko den pertsona orori tenperatura hartuko zaio, gela hidroalkoholikoa eskainiko da, harmaileko aurreneko bi filetan ezingo da inor eseriko, eta segurtasun distantzia gordeko da uneoro.