Hirugarren lagunartekoa eta aurreneko berdinketa (31-31) SUPER AMARA Bera Bera Berentzat KH7 BM Granollers taldearen aurrean Zaragozako María de Huerva herrian jokaturikoa. Arrudak Sarandevaren azken jaurtiketa gelditu zuen baina gipuzkoarrek atsedenaldiko 13-16 emaitza irauli behar izan duten, azken minutuetan emozioa izan zuen norgehiagokan.
Aurreneko zatian jaurtiketetan aurrean huts gehiegi egin ditu SUPER AMARA Bera Berak, Wiggins atezainak geldiketa onak egin ditu, horien artean, hiru penalti eta sei metroetan aukera garbiak saihestu ditu. Halere,gipuzkoarren defentsari sendotasuna falta izan zaio, Gassama pibotearen lana berriro ere eraginkorra izan da, lau gol eta penalti bat lortuz.
Boada baja zela, Menéndezek hartu du gidaritza Fernandes eta Ainhoa Etxeberria lagun, Terés pivotean eta Moreno eta Cardoso hegaletan. Silva atezain, ez zegoen defentsa-eraso aldaketarik, Terés eta Menénez erdiko bikotea osatuz. Hasteko donostirarrak nagusi halere, KH7 BM Granollersek ondo baino hobeto hasi da baloia mugitzen hegaletan edo Gassamarekin hutsuneak aurkituz. Erasoan, Menéndezek birritan ikusi du Terés baina SUPER AMARA Bera Berari asko kostatu zaio jaurtiketa garbiak egitea, saiatuz, Fernandes albokoak hiru gol egin ditu.
Álvarezek, lehenengo zati erdialdean Arrojeria, Hernández, Pizzo, Cesáreo, Etxeberria eta Gil sartu ditu. Halere, taldeak ez du hobera jo, argentinarrak penaltiak gauzatuz bakarrik eta KH7 BM Granollers Ana Gonzálezen abiadura aprobetxatuz 13-16 aurretik joan da atsedenaldira.
Bigarrenean, Imanol Álvarezek 5-1 defentsaren aldeko apustua egin du Gil aurrean jarrita. Atzean, Etxeberria, Terés eta Pizzo eta Fernandes eta Cavo hegaletan. Pizzok zuzendu du taldea. Arazo berdina zen, Gassamarekin –zortzi gol- lotura saihestea, halere, Etxeberriaren abiadura lagun gerturatu da markagailuan SUPER AMARA (40’: 19-20).
Egoera horretan Amaia Zolezzi jubenil mailako zentralak debutatu du, baloi bat berreskuratu du eta Eli Cesáreori asistentzia ere eman dio, lau golekin, eraginkorra ere izan da kataluniarra.
Emozioa azken minutuetan, KH7 BM Granollers 29-31 aurreratu da, halere, Hernándezen kontraerasoa eta Pizzok sartutako penalti bati esker –sei sartu ditu- markagailua ados jarri da eta Arrudak Sarandevaren azken jautiketa gelditu du.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 31, KH7 BM Granollers 31
SUPER AMARA Bera Bera 31 (13+18): Silva, Cardoso (2), Menéndez (1), Terés (1), A. Etxeberria, Fernandes (5) eta Moreno (1) – hasierako zazpikoa- Cesáreo (4), Arrojeria, Pizzo (7, 6p), Etxeberria (7, 1p), Cavo, Hernández (1), Gil (2), Zolezzi eta Arruda (o.a.)
KH7 BM Granollers 31 (16+15): Wiggins, González (9, 2p), Kofler (1), Gassama (8), Capdevila, Sobrepera (2) eta Castañera (1) –hasierako zazpikoa- Prelchi (3), Vázquez (1), Torras (1), Sarandeva (2), Guarieiro (2), Vegué (1p), Colomer eta Mera (o.a.)
Epaileak: Peñaranda eta Yagüe (aragoi)
Kanporatuak: Terés, Etxeberria, Hernández (2) SUPER AMARAtik eta Sarandeva, Gassama (2), Prelchi (2), Guarieiro, Kofler KH7 BM Granollersetik.
Partzialak: 2-1, 3-4, 6-6, 9-11, 10-14, 13-16 –atsedenaldia- 15-18, 19-20, 22-24, 25-25, 28-29 eta 31-31