SUPER AMARA Bera Berak bihar Aragoiko María de Huerva herrian hirugarren lagunartekoari ekingo dio KH7 BM Granollers taldearen aurrean, Emma Boada baja dela eta Cesáreo eta Amaia Zolezzi alta direlarik, jubenilarentzat lehen bidaia izango da taldearekin.
Zubileta Evolution BM Zuazo eta Uneatlántico Pereda taldeen aurka jokatu ostean eta Lerinen Aula Alimentos de Valladoliden aurka berta behera geldituta, SUPER AMARA Bera Bera berriro ikusteko gogoa piztu da talde indartsu baten aurrean, udan bikain indartu zen KH7 BM Granollers. Kataluniarrak balizko finalean baino ez ditu ikusiko SUPER AMARAk Alhaurín de la Torreko Kopan eta Guerreras Iberdrola liga ez daude multzo berean lehen fasean. Elene Vázquez donostiarra, Bidebietan alebin mailatik aritu zen, beste denboraldi bat burutuko du bertan.
Partida larunbatean 19etan, atez itxit, jokatuko da María de Huervan eta Aragoi telebistak eskainiko du. Norgehiagokaren inguruan udalak emakumezkoen kirola sustatze aldera hainbat ekintza antolatu ditu.
Emma Boada belaunean lesionatu zen entrenaldi batean, erresonantzia egin zuen eta diagnostikoaren zain dago. Imanol Álvarezek lehenengo plantillako 15 jokalari prest ditu, horien artean bi lagunartekoak galdu zituen Eli Cesáreo eta bertan ere izango da Lacturale Bera Berako Amaia Zolezzi jubenila (17 urte), lehen taldearekin aurredenboraldia burutzen ari dena.