
Bera Bera Eskubaloiko ohorezko mailako jokalari gehienek Martxoaren 8rako deitu den Greba Feministarekin bat egin du. Atzo, Rocasaren aurkako partida atarian bi taldeek eta epaileek aldarrikapena agerian jarri zuten.

Partida garrantzitsu baten itxura zuen eta horrela izan da. Zentzu guztietan. Josean Gascak ez du ligako partida batean hainbeste zale hartu asteazkena izan arren eta SUPER AMARA Bera Berak, disfrutatzeaz gain, Rocasa Gran Canaria (32-25) gainditu du lidergoarekin gelditzeko.

Espainiako Eskubaloi Federazioak 16 jokariz osaturiko deialdia eman du, ‘Objetivo 21’ delako selekzioak Polonian lagunartekoak jokatze aldera. Zerrendan dira SUPER AMARA Bera Berako Esther Arrojeria, Sara Gil eta aurreneko aldiz, Nekane Terés.