Bera Bera

Select your language

Ostiralean Telden sartutako golekin, Kopako final-laurdenetan Rincón Fertilidad Málagaren aurkako garaipenean (28-31), Esther Arrojeriak Zulai Agirre aurrera du golegile nagusiaren zerrendan 605 gol sartuta, 1990-91eko denboraldian ohorezko mailan debutatu zuenetik osatu zena.

Zerrenda berezi horretan Zulai Agirreren bederatzigarrena zen 602 golekin. Pibote bizkaitarra, kapitaina ere izan zena, Bera Beran 2002-03tik 2010-11 denboraldietara egon zen, hau da, bederatzi denboraldietan 602 gol egin zituen Juan Carlos Elorza kazetariak jasotako datuen arabera. Bestetik, Arrojeriak 2012-13an egin zuen debuta elitean. Denboraldi eraginkorrena 2015-16a izan zen, martxoan 88 gol zeramala Espainiako selekzioarekin lesionatu zen Errumania sasoi betean zegoela. 2016ko abendean iritsi zen liga Barakaldon irabazteko. Hurrengo urtean 122 gol sartu zituen 42 partidetan, bere markarik onena.

Arrojeriak ligan 462 gol sartu ditu, Kopan 64, Europan 67 eta Superkopan, 12. Aurrean taldekideak ditu: Alba Menéndez 730 gol dituela eta Adriana Cardoso, 765. Gorago, seigarren, Eider Rubio 969 golekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores