Bera Bera

Select your language

Alhaurín de la Torreko Kopan bezala, SUPER AMARA Bera Bera leku berean irauli egin da, Elche visitelche.com taldearen aurka oraingo honetan Telden Kopako finalerdietan, 26-28 (16-18, atsedenaldian) galduz, nahiz eta sentsazioak ezberdinak izan taldeak azken minutura arte borrokatu duelako.

Partida hasiera bikaina izan da erasoa batez ere. Menéndezek, zentral moduan, markagailua ireki du eta Musons eta Martínezen golei erantzunak iritsi dira segituan, baloia jokuan jarri eta berehala. Cardosok, penaltiz aurreneko abantailak eman dizkio taldeari (5’: 5-2) eta Cavok kontraerasoan (7’: 6-3) mantendu ditu.

Imanol Álvarezek taldeari arnasa eman nahi izan dio Ainhoa Etxeberria eta Pizzo erdian kokatuz, Maitane Etxeberria eta Menéndez ondoan, Moreno eta Cavo hegaletan eta Alice atezain. Menéndez kanporatu dute eta Elche visitelche 0-3 partzialarekin partidan sartu da (6-8, min 12). Ainhoa Etxeberriak erantzun du baina donostiarrek defentsan arazoa zuten. Martínez eta Musonsek baloia ondo mugitzen zuten hutsuneak aurkitzeraino. Maitane Etxeberriak 9-8 jarri zuen kontraerasoan, Musonsek sekulako gola egin zuen eta Terések azken abantaila eman dio taldeari (10-9).

Hortik aurrera, Tchaptchetek berdinketa jarri zuen; Moralesek penaltia gelditu zion  Cardosori, Martínezek hutsuneak ikusi zituen eta elxetarrek Fernandes estutu dute. Musonsek pasiboan asmatu du eta Guilabert, kontraerasoan (21’: 10-13).

Sartu eta berehala, Hernándezek gola egin du, Bitolok jaurtitakoa sartu du eta Arrojeriak gerturatu du taldea. Albiste on bakarra, atsedenaldian (16-18) Martínez eta Tchaptchet jokalarien bi kanporaketak.

Rocamorak eserlekuan utzi zituen bigarren zatiaren hasieran, non gipuzkoarren defentsak intentsitatea handitu zuen Cesáreo eta Pizzo erdian, Maitane Etxeberria eta Hernández ondoan eta Arrojeria eta Fernandes kanpoaldea, Arruda atezain. Bitolok sartu du kanpotik baina Elchek arazo gehiago zituen. Halere, orain arazoa erasoan zegoen. Cesáreok eta Maitane Etxeberriak Moralesekin topo egin dute eta Bitolo berera (33’: 17-20).

Pizzo eta Fernandes –gol bakarra- estutu dute lehia baina Martínez –jokalaririk onena izendatuta- pistara itzuli dira. Hernández kanporatu dute, Arrudak mantendu du taldea. Cesáreok gol bakarrera jarri du taldea (42’: 21-22). Martínez eta Guilabertek arnasa eman diote taldeari (47: 21-24).

Imanol Álvarez bi piboteekin saiatu da baina ez du biderik aurkitu eta gerora pistako zazpi jokalariekin. Argi printza batzu iritsi dira. Arrojeria barneraketan, Arrudak Musonsi gelditu dio baina Moralesek Cardosori. Donostiarrak borrokatzen jarraitu dute, Pizzok penaltiz (56’: 24-26), baina Musonsesk asmatu du, Cavok bezala. Tchaptcheten gola partida ia erabai du bian Arrojeriak bere pistatik sartu du eta Cardosoren jaurtiketak postean jo du, SUPER AMARA gol batera utziko lukeean minutu baten faltan.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 26, Elche Visitelche.com 28,

SUPER AMARA Bera Bera 26 (16+18): Silva, Maitane Etxeberria (2), Cavo (4), Menéndez (1), Ainhoa Etxeberria (2), Fernandes (1) eta Moreno –hasierako zazpikoa- Pizzo (6p), Arrojeria (1), Cardoso (4, 3p), Cesáreo (1), Terés (2), Hernández (2) eta Arruda (o.a.)

Elche Visitelche.com 20 (7+13): Morales, Gascó (1), Musons (5), Martínez (8), Zukhova, Flores (1) eta Guilabert (2) –hasierako zazpikoa- Tchaptchet (2), Bitolo (9, 4p), Andreu, Méndez, Menéndez, Bono, de Gracia eta Encinas (o.a.)

Epaileak: Friera y Álvarez (asturiarrak)

Kanporatuak: Menéndez, M. Etxeberria eta Hernández Super Amaratik  eta Martínez (2) eta Tchaptchet (2) Elchetik.

Partzialak: 5-2, 6-5, 8-8, 10-11, 13-15, 16-18 –atsedenaldia- 17-20, 19-21, 21-23, 22-25, 23-26 eta 26-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores