Matematikoki Guerreras Iberdrola 2020-21 Liga lortu eta ospatu ostean, SUPER AMARA Bera Berak beste erronka bat ezari du, Kopa irabaztea, Telden (Kanariar Uhartea) maiatzaren 21etik 23ra bitartean ospatuko dena. Horretarako, hasteko bihar ostiralean 16ean (Teledeporte), Rita Hernández kiroldegian, final-laurdenetan Rincón Fertilidad Málaga egungo txapelduna gainditu beharko du (Fernanda Espino eta Víctor Navarro, kanariarrak).
SUPER AMARA Bera Berak Liga eta Kopa irabazi nahi ditu denboraldi berean, eta hortaz gain, 21. Titulua, hiru zazpikoak lortuz: 7 Liga, 7 Superkopa eta Teldeko zazpigarren Kopa izango litzateke.
Hori dela eta Kopa-gose nabarian da SUPER AMARA Bera Berako plantillan, batez ere oraindik titulu hori lortu ez duten jokalarien artean: Moreno, Pizzo, Hernández, Fernandes, O’Mullony, Cesáreo, Silva eta makurtuta, Ainhoa Etxeberria eta Cavo. Argazkia atera zen egunean Emma Boadak mediku azterketa zuen.
Bidai aurretik, Laura Hernández komunikabideen esanetera izan da. Elxetarra, Kopan oraindik finalerdiak jokatzea zer den ez dakienak “Kopa jokatzeko irrikan nago” onartu du. Taldekideengan gauza bera ikusten du “lehiaketa berezia da, oso motibaturik gaude”. Aurkariaz, Hernándezek dio “Málagak gauza ondo egin ditu eta Arderiusek zuzentzen duen erasoko joku hori moztu behar dugu defentsa eta atezainekin”. Taldea gaur bidaiatu du Kanariar Uharteetara.