Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu dira gaur 17 jokalarik osatuko dutela 2021-22 plantilla berresteko, hau da, Terés, Arruda eta Pizzo jokalarien bajek June Loidi, Maddi Aalla eta Cristina Poloniok beteko dituzte. Horrez gain, hainbat arloei ere errepaso jo diete.
Hortaz, 17 jokalari hauek dira: Alice Fernandes Silva eta Maddi Aalla, atezain; Maitane Etxeberria eta Adriana Cardoso, eskuin hegalean; Sara Gil eta Mirene Moreno, ezker hegalean; Esther Arrojeria, Emma Boada eta Alba Menéndez, central moduan; Mariane Fernandes, Laura Hernández eta June Loidi, ezker albokoan; María Prieto O’Mullony eta Malena Cavo, eskiuin albokoan; Elisabet Cesáreo, Ainhoa Etxeberria eta Cristina Polonio, pibotan.
Tati Garmendiaren ustez “plantilla orekatua da, fitxaketaz gain, aurten lesionatuak izan direnen ekarpena garrantzitsua izango delako”. “Jokalari berriak gazteak izan arren, plantilla ez da iaz baino gazteago, bataz beste 24,76 urtekoa da” zehaztu du arduradunak. Bere iritziz “denek izango dute ardura, ekarpena guztiena eda eta hiruzpalau urte gurekin egin duten jokalariak izatea bermea da datorren denboraldirako”, eta gaineratu du “Cavo eta Hernándezek bigarren urtean hobera egingo dute”.
Entrenatzaileen inguruan Garmendiak zehaztu du “Imanolek kontratua zuen eta Álex Nogués, Nerea Uranga, Iñigo Blanco eta Txema Benito medikuak berritu dute”. Horrez gain, gogorarazi du “prestakuntza fisikoa Ammmaren esku jarri dugu”.
Imanol Álvarezek “hemen gelditu direnak hobera joko dute eta etortzen direnek ekarpena egingo dute” espero du. Hiru lesionatuen papera ere “garrantzitsua” izango dela uste du, izan ere, “O’Mullonyk eta Sara Gilek alta jaso zuten eta Boada eta Malena Cavo ere aurredenboraldiko prest egotea espero dugu”.
Zentzu honetan, entrenatzaileak iragarri du uztailaren 29an izango dela aurredenboraldiko lehen eguna. “Prestakuntza fisikoan aldaketak egongo dira, espero dugu orain bezala arrakastatsua izatea Ammmarekin dugun hitzarmena medio, uste dugulako horretan ere urrats bat eman behar genuela”. Alvarezek “lagunarteko gehiago jokatu nahi dugu, iaz taldea juxtu xamar iritsi zen Kopako lehen partidara eta aurten Superkopara begira minutu gehiago jokatuz iritsi nahi dugu”.
Hiru jokalari berrien inguruan “lan ona egingo dutela” dio Álvarezek. “Junior selekzioan niren egon zen Loidi etorkizun oparoa izateaz gain, gauza interesgarriak egiten ditu gaur egun”. Elgoibarko jokalariaren indargunea defentsa bada ere “erasoan ere ekarpena egin dezake”. Maddi Aalla atezaina “ez dator Renata ordezkatzea Alice Fernandesekin taldea osatzea baizik eta eskarmentua du Ligan hori lortzeko”. Junior selekzioan ere Polonio ezagutzen du Alvarezek. “Ezaugarri ezberdinak ditu pibotan, lehiakorra da, taldeari moldatzen den jokalaria eta aukera anitzak ematen dizkigu. Sorpresa izan daiteke” adierazi du.
Bere jardueran laguntze aldera, Álvarezek konfidantza du Ammman eta horrez gain, “jasotzen ditugun datuek kontrolean areagotuko dugu, Bidea egitasmoa garatzen jarraituko dugu, non neurri ezberdinak lantzen ditugun eta datu interesgarriak ere jaso ditugu, besteak beste, badakigu -adibide bat jartzearren- defentsan eta erasoan nortzuk diren ekarpen handiena ematen dituzten jokalariek.
Entrenatzaileak beste erronka baten berri eman du. “Gure bigarren taldea indartu nahi dugu, jubenilen eta lehen taldearen arteko jauzia are eta gutxiena izate aldera”.
Horrez gain, Gipuzkoako Federazioak abian jarri duen egitasmo batekin bat egin du Bera Berak, Ibon Alcelay kirol zuzendaria tarteko. “Gure ustez harrobiak entrenaldi gehiago burutu beharko luke” dio Alvarezek. “Federazioak eskualdeka hasiko da lanean, Elgoibarren egin zuen froga bat, larunbatean egingo dugu beste bat, asmoa zera da, eskubaloian gaudenok elkarrekin lan egitea” amaitu du.
Erronka, Gasca eta abonatuak
Erronken inguruan, Tati Garmendiak zehaztu du “azken urtetan bezala, Estatu mailako titulu guztiak lortzeko borrokan egon nahi dugu: Supercopa, Liga, Kopa eta ea European Leagueko multzoen fasean sartzeko aukera dugun. Udaberrian Kopa hartuko dugu eta horrek ere ilusio berezia ematen digu”.
Zentzu honetan, arduradunak onartu du “Gascan jokatzen jarraitu nahi dugu eta hórrela adierazi diogu Udalari”. Abonatuen inguruan “ordain gisa zer eskainiko diegu aztertzen ari gara”.