Bera Bera

Select your language

“SUPER AMARA Bera Beraren indargune nagusi bat prestakuntza fisikoa da, halere, arlo guztieta bezala, hobetzea da gure askoa eta horretarako jauzi bat eman nahi dugu jokalari bakoitzak ibilbide pertsonalizatua lortze aldera” hasi du bere agerraldia Tati Garmendiak Ammma Donostiarekin sinatutako hitzarmenaren aurkezpenean.

SUPER AMARA Bera Berako arduradunak adierazi du “ados jarri gara biek irabazten aterako garelako. Guk prestakuntza fisikoa hemengo profesionaletan utziko dugu, instalakuntza hauetan eta beraiek lanaren berri emango dute gure bitartez. Kamisetan txertatuko dugu” azaldu du.

Hitzarmena aurkeztu aurretik, Mikel Aramendi fisioterapeuta eta osteopatak Ammmaren instalakuntzan egin du bisitaldia, Miramongo Parke Teknologikoan daudenak, osasuna zaintzeko 400 m2.  

Horren ostean, Mikel Murguiondok poza adierazi du “Bera Bera Eskubaloia babestu eta lan egiteagatik”. “Ammmak urte t’erdiko ibilbidea darama eta 22 langile ditu dagoeneko” azaldu du. “Bezeroa da zerbitzuaren oinarri eta hemendik bi urtera 2.500 m2 lureremua izango dugu gure bezeroein ahalik eta zerbitzurik onena emanteko” amaitu du Murguiondok.

Ammman errendimendurako arduradun Ander Formosok erronka zehaztu du “lantaldean aritu arlo fisikoa hobetzen jarraitzeko, tekniko-taktikan eragina izan dezan”.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek ere positibotzat jo du hitzarmena. “Urrats berri bat dela uste dugu, hobetzen jarraitze aldera, Europan ere lehiakortasuna areagotzeko eta lesioan saihesteko”. “Lan pertsonalizatua oso garrantzitsua da, kargan kontrolatzeko, errendimenturako datak zehazteko eta kirolak gaur egun eskatzen duenari erantzuteko”. Bere ustez “jokalariei aukera berriak ematen dizkietu esku onenetan gaudelako”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores