Larunbatean Valentziako La Petxinan ospaturiko Asanbladan, Espainiako Eskubaloi Federazioak 2021-22 denboraldiko kirol egutegia onartu zuen, besteak beste. Ondorioz, Superkopak irekiko du lehiaketa ofiziala irailaren 4 edo 5ean, Guerreras Iberdrola Liga irailaren 11n hasiko da eta Gipuzkoan ospatuko den Kopa, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean burutuko da.
Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blazquezek emakumezkoen eta gizonezkoen Superkoa batera ospatzeko asmoa azaldu zuen, lekua oraindik zehazteke delarik. Hau da, 2016ko irailean Iruñan bizi zen antzeko ekitaldia egin nahi du Federazioak.
Guerreras Iberdrola 2021-22 denboraldiko ligari hasiera emango zaio hurrengo astean 14 talde direla: SUPER AMARA Bera Bera, Atlético Guardés, Rocasa Gran Canaria, Aula Alimentos de Valladolid, Elche visitelche.com, KH7 BM Granollers, Rincón Fertilidad Málaga, Liberbank Gijón, Conservas Orbe BM Porriño, Zubileta Evolution BM Zuazo, Balonmano Salud Tenerife, Balonmano Morvedre eta igotzea lortu duten Handbol Sant Quirze eta Lanzarote Zonzamas. Ligak multzo bakarra errepikatuko du, hau da, elkarren aurka arituko dira talde guztiak. Irailean hiru jardunaldi burutuko dira: 11n, 18an eta 25ean; urrian, lau: 2an, 16an, 23an eta 30ean eta azaroan, hiru: 6an, 13an y 20an. Hau da, 2021ean hamar jardunaldi jokatuko dira, etenaldi bakar batekin, urriaren 4tik 10era nazioarte mailan finkatutakoa, alegia.
Beste denboraldietan ez bezalan, abenduan ez dira partidarik izango. Espainiak abenduan antolatuko duen Mundiala eta Gabonak tartean, liga urtarrilaren 15ean itzuliko da. 2022ko lehen hilabeteak bi jardunaldi hartuko diru: hamaikagarrena eta hamabigarren urtarrrilaren 22an, izan ere, hurrengo astean Kopan SUPER AMARA Bera Bera eta Elche visitelche.com taldeekin bat egingo duten taldeak ezagutuko dira, kanporaketa azken aste horretan ospatuko delako.
Otsailean, Guerreras Iberdrola ligak lau jardunaldi izango ditu (13tik 16ra), martxoko lehen astean etenaldia egingo da selekzioei eskainitako astean, ondorioz, ligak 17. jardunaldia biziko du martxoaren 12an. Eta ez da geldituko –Aste Santuan ezta ere- Kopa iritsi bezpera arte, selekzioei zuzendutako astea delako. Azken lau jardunaldiak maiatzaren 7tik 28ra burutuko dira.
2021-22 liga intentsitate handikoa izango da, 14 taldek helburu argiak izango dituztelako eta hasi eta berehala ihes egiten saihestuko dira, izan ere, lau taldek maila utziko dute eta Europarako borroka are estuago delako.
Europa
EHFk antolatzen dituen lehiaketek ere egutegia zehaztuta dute. SUPER AMARA Bera Berak European Leaguen –bigarrenean- izena emateko asmoa du, eta multzoen fasera iristeko kanporaketak gainditu beharko ditu. Hiru izan daitezke: iraileren 11n eta 18an aurrena; urriaren 16an eta 23an bigarrena eta azaroaren 13an eta 20an hirugarrena. Multzoen fasea 2022ko urtarrilaren 8an abian jarriko da sei jardunaldiekin (urtarrilaren 8, 15 eta 22 eta otsailaren 5, 12 eta 19). SUPER AMARA Bera Bera izena emango duten taldeen arabera hasiko da lehian (uztailaren 6an amaituko da epea). Iaz Q3 delakoan izan zen, azaroan, eta 2019an EHF Cup izena zuen lehiaketan, irailean hain zuzen.