Guerreras Iberdrola ligaren hasiera larunbatean izanda, SUPER AMARA Bera Bera aurtengo denboraldiko plantilla aurkeztuko du. Asteazkenean izango da, hilak 4, 19etan, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian.
SUPER AMARA Bera Berak luzapenean amore eman du Rocasaren aurka XX. Superkopan Eibarko Ipurua kiroldegian, bete zena eta emozioz beteriko finala hartu duelarik (32-31).
Eibar Eskubaloia antolaturik, egungo Guerreras Iberdrola Ligako txapeldun Rocasa Gran Canaria eta Kopako irabazle SUPER AMARA Bera Bera taldeek Ipuruan larunbatean (18,15etan) jokatuko duten XX Superkopa berezia izango da hainbat gauza medio.
SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan azken entrenaldia burutu du gaur, izan ere, bihar Eibarko Ipurua kiroldegian burutuko du saioa (17etan), abuztuaren 31n (18,15etan) Rocasa Gran Canaria taldearen aurka Superkopa jokatuko den pista.
SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldia zazpi partida 17 egunetan itxi du, garaipen guztiak lortuta, garai hauetan emaitzek garrantzi gutxi izan badute ere. Partida exijenteak izan direla berretsi zuten atzo kapitainek, izan ere, Frantziako elitera igo berri den Merignac Handball birritan ikusi dute, eta ligako aurkari: Zubileta Evolution Zuazo, Aula Alimentos Valladolid eta Liberbank Gijón.