SUPER AMARA Bera Berak European Leagueko Q3ko joanekoa azaroaren 13an (14.00 CET) jokatuko du Ramnicu Valceako Traian Sport Hallean, eta itzulera partida Donostiako Josean Gasca kiroldegian izango da azaroaren 20an 16etan.
Astelehenan Biarritzera iritsi bezain laster, bi klubak harremanetan jarri ziren. Ramnicu Valceak SUPER AMARA Bera Berari kanporaketa osoa Errumanian ospatzea eskaini zion baina donostiarrek uko egin zioten proposamenari Paris 92 taldearen aurka emakumeen eskubaloiak bizi zuen festa ez ezik kanporaketa lehiatu ere nahi duelako.
Covid 19aren egoera Errumanian larria dela Valceak berretsita –biztanlegoaren %30ak du txertoa jarrita- eta partida, antza, publikorik gabe jokatu beharko denez, Bera Berak kanporaketa osoa Donostian egitea propasatu zuen baina ez zen akordiorik eman. Hortaz, kanporaketa tradizionala, bigarren partida Donostian eta multzoen fasearen atarian gaudenez, derrigorrez eskubaloiko marrekin jokatu beharreko partida da, hirian eta Gipuzkoan horrelakorik ez dagoenez pista urdina jarri behar du Bera Berak, Bidasoari uzten diona Liga eta Europako partidetarako. ETBk partida zuzenean eskainiko du eta SUPER AMARA Bera Bera partida online lehenbailehen saltzeko lanean hasi da eta, aurreneko kanporaketan eman zen arrakasta dela eta, Gasca betetzeko beste proposamen bat luzatuko die inguruko klubei.
Ramnicu Valcea internazionala
Talde errumaniarra historikoa da (lehen Olthim zena, Silvia Navarro eta Barbosa bertan jokatu zutelarik) Donostian ezaguna Alicia Fernández eta Marta López Bera Beraren egon osteko taldea izan zelako. Krisialdia gainditu ostean 2018-19 liga irabazi zuen eta iaz Txapeldunen ligan aritu zen Bucarestirekin final-zortzirenetan amore emanez. Egun laugarrena da sailkapenean lau garaipen, berdinketa eta porrot batekin orain arte.
Jokalari internazioanalez beteta dago, horien artean Mireya González espainarra; Hosu atezaina, Bucur eskuin albokoa, Dache zentrala, ezker hegalari Florica errumaniarren artean, Roch atezain alemaniarra, ezber alboko Glibko (Ukrainia) edo Gorsheninsa (errusa), Montenegrolo Klikovac pibota, Levchenko eskuin hegalari ukrainiarra, Liscevic pibota serbiarra, Nikolic eskuin hegalari serbiarra edo jokalari interesgarriak Elghaoui pibote hungariarra bezala, hau da, oso talde indartsua aurten Bucaresti eta Arrudaren Magura taldeak gainditu dituena.