SUPER AMARA Bera Bera lehiatzeko irrikan dago, erronka berriei heltzeko, batez ere Ligarekin berriro amesteko eta EHFk utzitako zaporeari jarraipena emateko Joku Olinpikoetan amaituko den denboraldian, jokalari bat baino gehiago Tokio 2020 begira jarri delarik.
Eibarren Abuztuaren 31n (18,30etan) ospatuko den XX. Superkoparako sarrerak saltzeko aukera izateaz gain SUPER AMARA Bera Berak autobusa jarriko du. Horretarako formularioa bete beharko da, 943458166 telefonora deitu edo
SUPER AMARA Bera Berak plantillako faltan ziren hiru jokalariak aurkeztu ditu gaur: Emma Boada, Elisabet Cesáreo eta Mariane Fernandes, eta hiruren anbizioa agerian agertu da 2019-20 denboraldiaren atarian.
Brasilgo selekzioak, Renata Arruda eta Adriana Cardoso tarteko, Urrezko dominga lortu zuen Limako Joku Panamerikarretan finalean Argentina gainditu ostean 30-21 (12-12, atsedenaldian) eta, ondorioz, Tokio 2020ko Joku Olinpikoak jokatzeko txartela bereganatu du.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez aurredenboraldiarekin bat egin du gaur goizean Anoetako miniestadios eta komunikabideen esanetara jarri da. Egun latzenak izan arren “aurpegi onak ikusi ditut” adierazi du.