SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako seigarren jardunaldia osatu du Visitelche.com Elche gaindituz (30-20, 14-10 atsedenaldian) azken 15 minutu bikainei esker, elxetarren defentsak egiten ari zen presioa saihestu zuelarik Gascan utzi zuen garaipena 13-4 partzialarekin.
Donostiarrak lidergoan kokatu dira 11 puntuekin, Unicaja Banca Gijónek eta Rocasak baino bat gehiago.
Europako balentria ostean, partida erraza ez zela izango bazekiten donostiarrek, are gehiago norgehiagoka prestatzeko hain denbora gutxi izanda. Alice Silva eta Morales atezainek hasiera bikaina eman diote lehiari, halere, donostiarrek Polonio kontraerasoan tartea ireki dute. Musons baja zelarik, Escribano eta Andreu lehenengo lerroan taldea mugitzen saiatu dira Bitoloren jaurtiketaren bila edo Zhukova pibotearekin lotura.
SUPER AMARA Bera Berak eraso geldoan arazoak zituen Fernandes sartu arte. Cavoren barneraketa batek, Morenok baloi loratu batekin taldeari arnasi eman diote eta Bitolo lesionatu da atsedenaldira aurretik. Ainhoa Ugartemendiak, pibotean, lau goleko abantaila ezarri du (14-10).
Halere, bigarren zatian Elxek defentsa aurreratu du arazoak sortuz eta markagailuan gerturatu da Silvak geldiketak egin arren. Penalti batean Oihane Bautista atezainak debutatu du baina ezin izan dio Sempereri jaurtiketa gelditu.
Arrojeria kanporatu dutelarik, Elxek berdindu du lehia Zhukova atea hutsik zuela eta eroso sentitzen zen defentsan. Etxeberriak une egokia ikusi du barneraketa egiteko, Álvarezek partida gelditu du eta emandako aholkuetan asmatu du SUPER AMARA Bera Berak bizpahiru minutuetan norgehiagoka apurtzeko: Boadak asmatu du. Hernándezek sekulako gola egin du eta Polonio –partida bikaina beste behin- sei metroetan mugitu da eta kontraerasoa ere gauzatu ditu tartea handitzeko.
Rocamorak hutsartea eskatu du Morales jarri du berriro atepean, bi pibote kokatu ditu baina SUPER AMARA Bera Beraren defentsa gaindiezina zen Silva bezala, korrikaako aukera emanez, Hernándezek asmatu du Ainhoa Ugartemendia piboteaan bezala.
Hortaz, garaipen ederra, talde ezeroso batean aurrean eta larunbatean KH7 BM Granollersi bisita Palaun (larunbatean, 16,30etan)
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, Elche visitelche.com 20
SUPER AMARA Bera Bera 30 (14+16): Silva, Moreno (1), Hernández (3), Polonio (8), Boada (2), Cavo (1), Cardoso (3) –hasierako zazpia- Menéndez (2), Loidi (1), Arrojeria, Etxeberria (1), O’Mullony (2), Fernandes (3), Ugartemendia (3), Gil eta Bautista (o.a.)
Elche visitelche.com 20 (10+10): Morales, Menéndez (2), Escribano (1), Zhukova (4), Andreu (2), Flores (2) eta Bernabé – hasierako zazpia —Guilabert, Bitolo (4), Méndez, Sempere (3, 2p), De Gracia (1), Gascó (1) eta Rodrigues (o.a.)
Epaileak: Raúl Oyarzun eta Aritz Zaragueta (nafarrak)
Kanporatuak: Loidi, Arrojeria eta Ugartemendia SUPER AMARAtik eta Escribano eta Bernabé Elxetik
Partzialak: 3-0, 5-4, 7-6, 8-7, 10-9, 14-10 –atsedenaldian- 15-13, 16-15, 17-16, 23-18, 27-20 eta 30-20