Lacturale Bera Berako bi taldeak Euskal Ligan, emakumezkoen kadete eta jubenil mailan, Ereintza Aguaplast gainditu zuten Bidebietan pasa den larunbatean. Hainbat konpromezu, EGA azterketa besteak beste, jubenil mailako deialdia murriztu zuten baina, merito handiko partida jokatu zuten, ate aurrean asmatuz: Gametxo –zazpi gol-, Zolezzi eta Izaro Mujika (5), Morandeira (4), June Del Campo eta Aginaga (3), Azkue (2) eta Alaine Pascual (1). Ainhoa Larrañaga atezainak ere lan ona egin zuen.
Kadeteen partida estuago izan zen. Lacturale Bera Bera 21-16 nagusitu zen (9-8, atsedenaldian). Iara Pascual (6), Orobengoa eta Landa (3), Villarrubia eta López (2) eta Caballero eta Maren Del Campo (1) izan ziren golegileak.
Datorren asteburuan Irunen arituko dira biak, Bidasoaren aurka.
SUPER AMARA Bera Berak LK Zug suizarra gainditu du EHF Cupeko QR1 kanporaketan (75-47) bi partidak irabazita atzo Gascan (30-16) eta gaur Tolosan (31-45). Ondorioz, urriaren 12 edo 13an Errumanian jokatuko du ASC Corona 2010 Brasov taldearen aurka, itzulera Gascan urriaren 19-20an izango delarik.
SUPER AMARA Bera Berak bideratu du gaur arratsaldean Gascan EHF Cupeko QR1 kanporaketa LK Zug Handball suitzarra (30-16) gainditu ostean. Bihar, bigarren zatia Tolosako Usabalen (12etan).
SUPER AMARA Bera Berak Gipuzkoan hartuko du LK Zug Handball taldea larunbatean Gascan (16,30etan) eta igandean Tolosan (12etan) EHF Cup 2019-20 denboraldiko aurreneko kanporaketan.
Bart Alcobendasen, SUPER AMARA Bera Berak 601 garaipena eskuratu zuen, 1990. urtean ohorezko mailara igo zenetik Estatuko nahiz Europako lehiaketak kontutan hartuta.