SUPER AMARA Bera Berak bihar asteazkena (19etan) Santanderreko Pabellón Numancia delakoan aurrendenboraldiko bigarren lagunartekoari helduko dio Zilarrezko Mailako Atlántico Auto Gomas Pereda taldearen aurka, Manuela Pizzo argentinarra taldera batuko delarik.
Summer BAG Experience 2019 bigarren edizioak finalerdiak zehaztu ditu, Bidebieta kiroldegian ospatuko direnak abuztuaren 23an. Aurrenekoan, 17etatik aurrera, Mecalia Atlético Guardések aurten gonbidata den Liberbank Gijón taldea izango du aurrean eta 19etan SUPER AMARA Bera Berak Aula Alimentos de Valladolid hartuko du.
SUPER AMARA Bera Berak abuztuko lehen lagunartekoa jokatu du Frantziako gorenera igo berri den Nely Carlaren Merignac taldearen aurka, 23-26 gainditu duena (8-14 atsedenaldian).
SUPER AMARA Bera Berak froga gogorra du 2019-20 denboraldiko lehen lagunartekoan, izan ere, bihar ostirala (18etan) Merignac Handball izango du aurrean Baionako Laugan aretoan (Paul Pras kalean). Gironde herriko taldeak iaz Frantziako gorenera igotzea lortu zuen -2007-08an jaitsi zen- datorren urtean Ligue Butagaz Energie deitura hartuko duena.
Kolore berriak baina tonu ezberdinekin, Negua hornitzaile moduan eta nobedade gisa, kaltzeta beltzetan babesle dutelarik. SUPER AMARA Bera Berak leial jarraitzen du urdinarekin –ekipazio nagusiena- eta laranjarekin –bigarrena-, eta berdez ala gorriz jantziko dira atezainak.