“Txipa aldatzeko denborarik ez dugu izan, ligako partida daukagu eta zailenetarikoa gainera” komentatu du gaur goizean SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek, Guerreras Iberdrola ligako seigarren jardunaldi atarian, Elche visitelche.com taldea hartuko baitute donostiarrek Gascan (asteazkenean 19etan).
Álvarezk, jakina, oso positibotzat baloratu du European Leagueko Q3rako sailkapena, igandean Parisen lortutako garaipenari esker, “taldea hazi egingo da, konfiantza eta autoestima bereganatuz”. Atsedenaldirako denbora gutxi izan arren –Parisetik atzo eguardian iritsi zen taldea- gaur entrenaldia izan du eta bihar goizean ere egingo du - SUPER AMARA Bera Berako entrenatailea ohartarazi du “asteazkeneko partida ezberdina izango da” baina igandeak erakutsitako mailari jarraipena eman nahi dio “bigarren zatiaren erritmoari” alegia, Paris 92 estutu zutelarik, zazpi gol baino ez zuena lortu.
“Elxeren defentsa ez da Paris 92 taldearena, guretzako zailago izango da” adierazi du entrenatzaileak, gainera Escribano, Musons, Bitolo, Andreu… “lehenengo lerroan oso jokalari arriskutsuak ditu” ohartarazi du. “Egia da Lysa Tchapchet galdu egin duela (pibota nafarrak Norvegiako Vipers taldearekin fitxatu du) baina Sempere eta Zhukova ditu, Lysa baino gehiago mugitzen direnak eta azken aldi honetan gutxiago jokatzen zuen” gaineratu du Álvarezek. “Badakigu zer nolako aurkaria den Elx” ondorioz, bere ustez jokalariak “partidan bete betean sartuko dira” gaineratu du.
SUPER AMARA Bera Berak bi baja ditu, Eli Cesáreo eta Maddi Aalla. Pibotak taldearekin parte hartu du arratsaldean eta atezainak Flippes jokalariri egindako geldiketa batean orkatila bihurritu zuen. Erresonantzia egingo diote jakiteko zer duen zehatz mehatz eta, ondorioz, Oihane Bautistak hartuko du bere lekua. 20 urteko Errenteriarrak euskal ligako taldean jokatzen du.
Raúl Oyarzun eta Aritz Zaragueta zuzenduko dute lehia Bera Berako lotura honetan sarrerak salgai daude SUPER AMARA Bera Bera vs Elche visitelche.com