Sei egunetarako maleta. Gaur goizean, SUPER AMARA Bera Berak iganderarte iraungo duen bidaiari hasiera eman dio Bidebietan, Galiza eta Errumania lotuko dituena, Guerreras Iberdrola Liga eta European League lehiaketak. Bihar asteazkena donostiarrak aurkari zuzen bati egingo diote bisita, Mecalia Atlético Guardés taldeari A Sangriñan 20,45etan (Jorge Escudero eta Jesús Escudero, kantabriarrak). Streaming
Autocares Davidekin abiatu da 9etan Galizaruntz Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka deialdian egon ziren jokalariekin. Sara Gil eta Elisabet Cesáreo minutu batzu jokatzeko prest daude.
Euskal derbia larri irabazita, SUPER AMARA Bera Bera A Sangriñan arituko da bihar, non Mecalia Atlético Guardés eroso sentitzen den lekua, izan ere, iazko denboraldian gipuzkoarrek baino ez zuten irabazi, 2021eko urtarrilean izan zen (22-31) Esther Arrojeria eta Malena Cavo, besteak beste, protagonista. Denboraldi honetan Guardések Conservas Orbe Porriño eta KH7 BM Granollers gainditu ditu bertan. Gipuzkoarrak bezala, galizarrek ere European Leagueko Q3ko joanekoa izango dute asteburuan Frantzian, Besançon taldearen aurka.
“Oraindik ez ditugu errumaniarrak ikusi”
Komunikabideen aurrean, Alba Menéndezek adierazi du taldeak “biharko partidan jarri du arreta oso garrantzitsua delako. Oraindik ez dugu Valcea bideoetan ikusi eta horrek mesede egin digu Guardesen arreta jartzeko”. Kapitainak jakin badaki “partida gogorra espero dugu eta komeni zaigu Guardesekin jokatzea Europako kanporaketari heltzeko”. Bere ustez, Paris 92 gainditzeak taldeari konfiantza eman dio “eta Europan lehiatu dezakegula sinistarazi”.
Bestetik, Esther Arrojeriak bidaiari “ilusioz eta gogotsu” ekin dio “hainbeste egun etxetik kanpo ohituta egon ez arren”. “Guztia ematea goaz” dio zentralak eta Menéndezekin bat egin du esanez “egunekoari helduko diogu” izan ere, bere ustez, “A Sangriña oso pista konplikatua da eta Guardések gauzak zailak jartzen dizkigu”. Ramnicu Valcea taldearen inguruan galdetuta, Arrojeriak uste du “Guardesen aurkako partidak esango digu non gauden, Europan gauzak so ondo egin behar direlako eta saiatu aurkariak bere maila eman ez dezan”.
Biharko partida ostean, SUPER AMARA Bera Berak Porton hegazkina hartuko du Errumaniako Sibiu hirira iritseko Munichetik. Ostiralean Ramnicu Valcea hirian entrenaldia burutuko du.