SUPER AMARA Bera Berak Ramnicu Valceako Traian Sport Hallean European Leagueko Q3ko joanekoa jokatuko du bihar larunbata (15etan bertanko orduan, 14etan Euskadin) Errumaniako hiri honetako izen bereko taldearen aurka, Europako bigarren lehiaketa multzoen fasera txartela lortze aldera. ETB4k zuzenean eskainiko duen norgehiagoka, Anatoliy Novikov eta Valeriy Rozhkov epaipe ukraniarrek zuzenduko dute, Gergely Vattay hungariarra EHFko delegatua delarik.
Kanporaketa zaila izango dela agerian da, izan ere, Errumaniako liga indartsuan sasoiko dagoelako Ramnicu Valcea. Komunikabideen aurrean egindako agerraldian –Zoom bidez-, SUPER AMARA Bera Bera, Imanol Álvarezek “120 minutuak topera egitea” eskatu dio taldeari. “Ondo gaude, kanporaketak une onak eta txarrak izango ditu baina Parisen irabazteak gure autoestima areagotu du”.
Ramnicu Valcea eta SUPER AMARA Bera Bera partida publikorik gabe izango da. “Pena da, horrelako partidak jokatzen ohituta ez dauden jokalariak ditugu eta oroimena aberatsago izango lukete giroa egonik” adierazi du Imanol Álvarezek, errumaniarrek “emandako erraztasunak” goraipatuz.
Kanporaketan faboritoaz galdetuta, Álvarezen ustez “Valcea Paris 92 baino ezberdina da, akaso gure antza gehiago dute, Paris 92 baino arriskutsuagoak nire ustez”. “Entrenatzaile aldaketa ondo etorri zaie, historiari begiratuta beraiek dira faborito” dio. “Korrika egiten duen taldea da eta atzera egiten ere dakiena, kontragola ere egiten du, ondorioz, partidan esnatuta eta adi sartu behar dugu eta Europan gaudenez badakigu sendo egon behar dugula” gaineratu du.
Serbiako Liscevic zentral internazionalak zuzentzen du Ramnicu Valcea. Bere ezkerrean Glibko ukraniarra eta eskuinean Bucur errumaniarra eta Mireya González espainarra. Pibotan, Montenegro Klikovac edo Elghaoui Hungariarekin internazionala. Eskuin hegalean Nikolic serbiarra edo Levchenko ukrainiarra eta ezkerrean Florica, internazionala Errumaniarekina. Defentsan Gorsheninsa errusiarra aipagarri eta atepean, Hosu –Errumaniarra- eta Roch alemaniarra. Dache errusiarra da Liscevicen ordezkoa. Hau da, eskarmentu handiko taldea, azken denboraldietan Txapeldunen Liga jokatzen ohitu dena.