Asteburuko emaitzen artean, azpimarratzekoa da Herrería Bidebieta jubenil taldeak lorturiko garaipena Bidebietan, Egia Endika Harategiaren aurka (29-28). Bestetik, Euskal ligan, Bera Bera nagusi Irauliren aurrean eta Lacturale taldeek Kukullaga estutu zuten.
Bigarren zati bikainari esker, SUPER AMARA Bera Berak Liberbank Gijón (31-21, 15-13 atsedenaldian) gainditu du Bidebietan, Castellanos atezainari lanari esker – geldiketen %50a- donostiarrak Rocasarekin batera lidergoan kokatuz.
Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldian garaipenak lortu dituzten lau taldeen arteko lehiak biziko dira. Horietako bat, Bidebietan, SUPER AMARA Bera Bera eta golen aldegatik líder den Liberbank Gijón. Partida igandean izango da 12,10etan eta ETB1ek eskainiko du (Antonio Merino eta Francisco Javier Moyano, Gaztela Leoi).
Igandean Bidebietan (12,10etan ETB1), SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligaren hirugarren jardunaldiari ekingo dio Liberbank Gijónen aurka, golen aldea dela eta, egungo liderra eta Imanol Álvarezen ustez “markagailua bajua denean oso talde arriskutsua da”.
Igandean (12,10etan) SUPER AMARA Bera Bera vs Liberbank Gijón partidaz gain, Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldiari dagokiona, harrobiko taldeek jokatu behar dituzten zortzi partidetatik bost Bidebieta kiroldegian antolatuko dira. Azpimarratzekoak dira larunbat arratsaldean euskal ligako jubenil eta kadete mailetan, Lacturale Bera Berak Kukullaga Etxebarri hartuko du eta Reyes Carrere itzuliko da Bidebietara Irauli taldearekin.