Bera Bera

Select your language

Hasieratik amaieraino, SUPER AMARA Bera Berak Mecalia Atlético Guardés (26-33) menperatu du bi taldeek European Leagueri ekin aurretik Guerreras Iberdrola Ligako 9. Jardunaldiari dagokion partidan A Sangriñan jokaturikoa, minutu zailan kudeatuz.

Hasi eta berehala, SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du kontraerasoan Etxeberria eta Cesáreo jokalarien bidez, Silvaren geldiketak lagun eta Cavo eta Fernandes (5’: 2-5) posizionalean. Imanol Álvarezek Cesáreo eta Sara Gil hasieratik jarri ditu derbian aritu ez direnak. Pibotaren ondonan, Alba Menéndez, Etxeberria eta Fernandes eta hegaletan, Cavo eta Gil.

Halere, Lorena Pérezek hegaletik asmatu du donostiarrei erasoan hiru falta jarraian adierazita. Mecalia Atlético Guardés partidan sartu da (10’: 6-7) Morenoren gol bati esker baina Cavo haseteko eta Fernandes –geldiezina- abantaila itzuli dute (6-10).

Aldaketak iritsi dira, Poloniok Etxeberria ordezkatu du hegalean eta erasoan arazoak izan dituzte donostiarrek. Silvak gelditzen jarraitzen zuen, Hernández saiatu da baina Guardés Pérez protagonista gerturatu da. Atsedenaldira iritsi aurretik, Hernández penaltiz, Arrojeriak eta Morenok asmatu dute baina Guardés gertu zegoen (14-16).

Bigarrenean, Arrojeria hutsuneak aurkitu ditu galizarren defentsan, Fernandes bikain kanpoko jaurtiketetan eta gipuzkoarrek hiru eta bost goleko aldea kudeadu dute, kanporaketak jasan aurren. Guardések ere zigorrak jaso ditu, Arcos kontrolpean, Santiagok gola egiteko ardura hartu du eta Hernándezek asmatu du penaltiarekin (41: 18-23).

Guardések ondo aprobetxatu du Etxeberriaren bi minutuko zigorra partidan berriro sartuz (44’: 21-23). Álvarezek hutsartea eskatu du, Fernandesek asmatu du kanpotik, Etxeberriak kontraerasoan eta Cavo barneraketa egiten (46’: 21-26). SUPER AMARA Bera Bera bost goleko aldea berreskuratu du eta eutsi dio amaiera arte, Guardési aldapa gora egin baizaio norgehiagoka Santiago eta Sancha, hegaletik, saiatu arren. 

Cavok baloia lapurtu du eta kontraerasoan sartu du, Poloniok pibotean eta SUPER AMARA Bera Bera zortzigarren garaipena poltsikoratu du, líder jarraituz, oraingo honetan bi puntuko aldea Rocasarekiko Barakaldon berdindu duena eta hiru Costa del Sol Málagarekin Elxen nagusi. Unicaja Banco Gijónek larunbatean Lanzarote hartuko du.

Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 26, SUPER AMARA Bera Bera 33

Mecalia Atlético Guardés 26 (14+12): Carratú, Pérez (4), Pessoa  (3, 2p), Gómez (2), Lima (3, 1p), Arcos (4) eta Moreno (1) –hasierako zazpikoa-  Descalzo (1), Santiago (4), Sancha (4) eta Sempere (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 33 (16+17): Silva, Etxeberria (4), Cavo (5), Menéndez (1), Cesáreo (3), Fernandes (9) eta Gil –hasierako zazpikoa- Boada, Hernández (5, 3p), Polonio (2), Arrojeria (3), Ugartemendia, Moreno (1) Loidi eta Bautista (o.a.). Deialdian: O’Mullony

Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero (kantabriarrak)

Kanporatuak: Hernández, Loidi, Cesáreo eta Etxeberria SUPER AMARAtik eta Arcos, Lima, Prades Mecalia Atlético Guardésetik

Partzialak: 2-5, 5-7, 6-10, 9-12, 11-14, 14-16 -atsedenaldian-  15-19, 17-22, 21-24, 21-26, 23-29 eta 26-33

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores