Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak sei goleko desabantaila irauli beharko du Donostiako  Josean Gasca kiroldegian Ramnicu Valcearen aurka (34-28, 13-16 atsedenaldian) galdu ostean European Leagueko Q3ko joanekoan Errumaniako hiri honetako Traian Sport Hallean gaur arratsaldean jokatu dena.

Partida hasiera zoragarria izan arren. Ramnicu Valceaeko entrenatzaile Bent Dhal norvegiarrak hirugarren minutuan gelditu du norgehiagoka 0-3 SUPER AMARA Bera Beraren alde zegoela eta zortzigarren minuturako 12 jokalari erabili dituelarik.

Imanol Álvarezek esnaturik irteteko deia egin zuen eta bere taldea defentsan sutsu aritu da, lehenengo lerroari baloi zirkulazioa oztopatuz eta pibotarekin lotura, Cesáreo, Menéndez, Etxeberria eta Fernandes erdian, Arrojeria eta Gil hegaletan eta Silva atezain, lan borobila egin dute.

Horrez gain, eraso jokoan asmatu dute, Hernándezek ere penalti marratik, ondorioz gipukoarrek abantaila hartu dute (15’: 5-11). Ramnicu Valceak atezaina aldatu du Roch alemaniarra sartuz eta Glibko ukrainiarra izan da protagonista. Errumaniarrak gerturatu dira markagailuan Liscevicek Arrojeriari banakako defentsa eginez (25’: 11-12).

Halera, azken partzialean SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du Sara Gilen bi gol esker (13-16).

Bigarrenean partida goitik behera aldatu da. Liscevicek banakako defentsarekin jarraitu du zentralari, kasu honetan Boadari eta Fernandesek gola egin arren, gipuzkoarren erasoak arazoak zituen. Valceak korrika egieko aukera izan du, bere ohiko jokua berreskuratu eta berdinketaz gain, bigarren zati erdialdean irauli du neurketa. Glibko ez zen bakarrak ardura hartzen, Elghaoui pibotak min handia egin du eta Liscevicek ondo zuzen du taldea, Gorsheninsa eraginkor eskuin albokoan. SUPER AMARA Bera Beran Loidik penaltietan asmatu du.

Markagailuan atzetik zegoela, donostiarrek erasoan nahastu dira. Álvarezek zazpi jokalari atera ditu banakako defentsa saihesteko baina Roch atezaina bikain aritu da. Valceak zazpi goleko aldea ere lortu du baina azken minutuetan Etxeberriak eta Arrojeriak asmatu dute desabantaila sei goleta murrizteuz Gascan larunbatean (16etan) irauli beharko duena. Halere, asteazkenean 19etan Gijón iritsiko da Gascara .

Ficha: Ramnicu Valcea 34, SUPER AMARA Bera Bera 28

Ramnicu Valcea 34 (13+21): Hosu, Florica (3), Gorsheninsa (4), Bucur, Liscevic (6) y Nikolic –siete inicial- Glibko (10, 2p), Klikovic (1), Elghaoui (8), González (1), Levchenko (1), Dache y  Roch (p.s.), Rus (p.s.)

SUPER AMARA Bera Bera 28 (16+12): Silva, Etxeberria (4), Cavo (1), Arrojeria (1), Cesáreo (2), Menéndez y Gil (3) –siete inicial- Fernandes (7), Hernández (4p), Loidi (4p), O’Mullony, Polonio, Boada (2), Ugartemendia, Moreno y Bautista (p.s.)

Árbitros: Anatoliy Novikov y Valeriy Rozhkov (Ucrania). Delegado EHF: Gergely Vattay (HUN)

Excluyeron: Liscevic, Gorsheninsa (2) y Elghaoui por Valcea y Etxeberria por SUPER AMARA

Parciales: 1-4, 2-7, 5-11, 8-12, 11-12, 13-16 –descanso- 16-18, 18-19, 23-20, 27-22, 28-24 y 34-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores