Air Europako hegazkinean matxaru batek bost ordu baino atzerapenarekin iritsi zen SUPER AMARA Bera Bera Arrecifera partida hasi baino bi ordu lehenago –ordubete beranduago hasi zen- eta lehen zatian egindako defentsari esker bi puntuak eskuaratu ditu Zonzamas Cicar Lanzarote (21-30) taldearen aurka.
Eta hori Susi Sánchez gainditzen kostatu zitzaiola, Sara Gilen edo Arrojeriaren saiakerak gelditu zuelarik. Alonsok markagailua ireki du baina minutuak pasatu ahala donostiarren defentsa nagusitu da, Silva protagonista eta Hernándezek erasoan sei gol egin ditu modu ezberdinetan. Erasoan baloiak galdu arren, SUPER AMARA Bera Berak atsedenaldirako tartea ireki du Polonio, Gil, Arrojeria eta O’Mullonyri esker (7-14).
Bigarren zatian, SUPER AMARA Bera Berak abantaila kudeatu du eta Menéndez eta Etxeberriarekin kontraerasora irten da. Ugartemendia ondo mugita da pibotan eta tartea zabaldu da. Halere, hamar goleko aldearekin taldeak intentsitatea galdu du eta Zonzamasek aurreneko zatian baino golen bikoitza sartu ditu.
Ondorioz, lidergotza sendotzeko bi puntu gehiago. Datorren larunbatean, Gascan, Rocasa iritsiko da aurreneko zatiari amaiera jartzeko.
Fitxa: Zonzamas Cicar Lanzarote 21, SUPER AMARA Bera Bera 30
Zonzamas Cicar Lanzarote 21 (7+14): Sánchez, Reyes (6), Roger (7), Hiraldo, Molina (3), Bermudo eta Alonso (4) –hasierako zazpikoa- De León, Sánchez (1), Maldonado, Almeida, Mazaira (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 30 (14+16): Silva, Etxeberria (3), Cavo (1), Cesáreo, Arrojeria (3), Hernández (6) eta Gil (2) –hasierako zazpikoa- Loidi (1), Fernandes (3), Polonio (2), O’Mullony (1), Menéndez (3), Boada (1), Moreno (1), Ugartemendia (3) eta Aalla (o.a.)
Epaileak: Victoria Avilés eta María Sánchez, andaluziarrak
Kanporatuak: Hiraldo (2) Zonzamasetik eta Hernández, Menéndez, Etxeberria eta Moreno Super Amaratik.
Partzialak: 1-1, 2-3. 3-7, 4-10, 6-12, 7-14 –atsedenaldia- 9-17, 12-20, 15-24, 17-28, 19-30 eta 21-30