Asteburuan Euskal Ligako lehen faseari amaiera eman dio Bera Bera senior taldeak Errenterian irabazita. Horri esker zortzi puntuekin hasiko du bigarren fasea otsailaren 12an eta bertan Basauri (12 puntu), Eharialdea, Askartza eta Urdaibai (hirurek launa puntu) izango dituzte aurkari. Bera Berarekin batera sailkatu dira Arrate (zortzi puntu) eta Ameztoi Zarautz (lau puntu) eta Kukullaga (2 puntu). Eibartarrei eta zarauztarrei elkarren aurka partida bat falta zaie. Bigarren fasearen amaieran aurreneko bi taldeek igotzeko fasera sailkatuko dira.
Bestetik, promozioan bezala, Herrería Bidebietak amore eman zuen Urnietan eta infantil mailako bi taldeek garaipena lortu zuten.
Emaitzak:
Euskal Liga:
Senior:
EREINTZA AGUAPLAST 18-20 BERA BERA
Federazio txapelketa:
Jubenil mutilak:
URNIETA GURIA JATETXEA 37-30 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
Infantil neskak:
EREINTZA TODO TERRENO 6-12 BERA BERA LARANJA
Bera Bera Urdina 27-8 EGIA ESKUBALOIA
Euskal Ligako bigarren fasea:
Basauri: 12 puntu
Arrate: 8 puntu *
Bera Bera: 8 puntu
Zarautz: 4 puntu *
Ehari 4 puntu
Askartza 4 puntu
Urdaibai 4 puntu
Kukullaga 2 puntu
* Beraien arteko lehia falta da