SUPER AMARA Bera Berak bihar Lanzarotera egingo du bidaia Guerreras Iberdrola Ligako hamaikagarren jardunaldia berreskuratzeko. Hortaz, bihar ostiralean 21etan (Victoria Avilés eta María Sánchez, andaluziarrak) Zonzamas Cicar Lanzaroteri egingo dio bisita. Imanol Álvarez entrenatzaileak 16 jokalariak eramango ditu.
Covid 19 gaindituta, Imanol Álvarez ligara itzuliko da. “Morvedreren aurka frogatu izan zen bi hilabete partidarik jokatu gabe berriro lehiaketara itzultzea ez dela erraza” adierazi du. “Gauza batzuk hobeto behar ditugu eta beste batzuk ondo egiten jarraitzen ari gara”. Bere ustez urtarrileko egutegian “kaltetuta atera gara, izan ere, ez ditugu Europa ez Kopako partidarik eta lehiaketa erritmoa falta zaigu”, bere iritzis, “partidek gauden lekuan kokatzen gaituztelako”. Horregatik pozik dago Lanzaroteko partida aste honetan jokatzea “jardunaldia ahalik eta azkarren errekuperatzen dugu eta otsailaren 5eko Rocasaren aurkako partida prestatzeko ondo datorkigu”.
Aurkariaz galdetuta, Imanol Álvarezek ohartarazi du “Zonzamasek Rocasa estu hartu zuen partida osoan. Bizpahiru jokalari oso interesgarri ditu eta taldean giro polita nabaritzen da”. Punturik urratu ez duen talde bakarra da eta “maila mantentzea zaila badu ere guri ere gauzak zailak jarriko dizkigu, gainera defentsan 5-1 sistema erabiltzen dute, ondorioz, adi egon behar dugu”.
Imanol Álvarezek uste du taldeak badu hobetzeko tarterik “defentsan Sagunton ez ginen fin hasi, bakoitzak bere erara ibili zen eta erasoari jarraipen gehiago eman behar diogu”: “Beraiek (jokalariek) badakite ez zutela asmatu eta aste honetan lan ona egin dute”.
Donostian apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean antolatuko den Kopaz galdetuta, “oraindik garaiz da” esan arren Álvarezek onartu du “Kopa jokatzea erakargarria da bai guretzat bai gainontzeko taldearentzat, finaleratar iristea ohituta geunden baina azken bi edizioetan ez da horrela izan, espero dugu kirol arloan ez ezik lan oparoa eskatzen duen antolakuntzan ere gauzak ondo ateratzea.
Premier bidai agentziak egindako kudeaketari esker Lanzaroteko partidaren atzerapenak ez dio kalte ekonomikorik ekarriko SUPER AMARA Bera Berari.