Bigarren faseko kanporaketak amaituta, Donostiak hartuko duen Kopak Illunben apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean fase finala jokoan izango dituzten zortzi taldeak hauek izango dira: KH7 BM Granollers, Unicaja Banco Gijón, Costa del Sol Málaga, Mecalia Atlético Guardés, Caja Rural Aula Valladolid, Rocasa Gran Canaria, Elche visitelche.com azken txapeldun gisa eta antolatzaile SUPER AMARA Bera Bera.
Egun Guerreras Iberdrola Ligako aurreneko zortzi taldeak elkartuko ditu Donostiak, azkeneko bost txapeldunak: Rocasa (2017), Liberbank Gijón (2018), SUPER AMARA Bera Bera (2019), Rincón Fertilidad Málaga (2020) eta Elche visitelche.com (2021) eta horrez gain, KH7 BM Granollers beti arriskutsua, 2019 eta 2021an finalista eta 2020an finalerdira iritsi den Caja Rural Aula Valladolid eta 2013tik eta 2017a bitartean, finalerdietaraino heldu zen Mecalia Atlético Guardés.
SUPER AMARA Bera Bera eta Elche visitelche.com bakoitza multzo batean kokatuko da Donostian izango den zozketan, oraindik zehaztu ez dena.
Illunbek eskubaloi ikuskizun bat hartuko du aurreneko aldiz eta 10.000ko aforoak segurtasun berme guztia eskaintzen ditu. Antolatzaileak zaleentzako gune bat jarriko du kanpoan, animazioa barruan eta kirol zalea eskubaloira ere gerturatu nahi du.
Horrez gain, zaleentzat gune bat ezarri du Illunben eta 2022ko Erreginaren Kopako abonamenduen salneurriak ere zehaztu ditu: helduek 35 euro ordaindu beharko dute lehiaketako hiru egunetarako eta gazteenek (5-14 urte), 19 euro. Sarrerak otsailaren 28a baino lehenago erosiz gero, %10eko deskontua izango da. Erosketa: www.copadelareina2022.com.
Azkeneko bi edizioetan ez bezala, 2022ko Kopak Kopatxikia ere hartuko du, hau da sailkatu diren kadete taldeak ere elkartuko dira Donostian hiru egun horietan.