Bera Bera

Select your language

2022-23 denboraldiari begira Super Amara Bera Berak Anne Erauskin fitxatu du, Ermuko eskuin hegalaria, Zubileta Evolution BM Zuazon azken lau denboraldi eman dituena.

Adriana Cardoso irten zenean Super Amara Bera Beraren etorkizun asmoetan sartu zen Erauskin. Halere, klubak ez zuen inolako mugimendurik egin. Maitane Etxeberria sasoiko zegoen eta Cavo, O’Mullony eta Poloniok aukera ezberdinak eman zizkioten Imanol Álvarezi deboraldia amaitzeko. Halere, hurrengo denboraldiko planfikazioari begira klubak hausnarketa egin zuen, posizio hori indartze aldera eta Barakaldon asko hazi egin den ermuarra izan da lehentasuna.

1998ko azaroan Ermuan jaioa, Erauskinek Zilarrezko mailan hainbat denboraldi jokatu zuen, horietako asko Imanol Álvarez entrenatzailearen zuzendaritzapean, junior mailan ere koinziditu zutenak, besteak beste Hungariako Mundialean 2018an. Jubenil mailako selekzioan ere 15 partida jokatu zituen. 2018-19 denboraldian Zubileta Evolution BM Zuazora eman zuen salto, aurreneko urtean Valdiviarekin egin zuen topo eta hurrengoetan postuan sendo egon da. Aurten bere markarik onena ezarri du, Ligan 73 gol sartuz.

Bera Bera Eskubaloiako Tati Garmendiaren ustez, Erauskinek “gure profila du, azkarra da, ondo bukatzen daki, bigarrenean joka lezake eta, asko hazi da urte hauetan eta ilusio handiarekin dator”.

Anne Erauskin Donostian ekainaren 9an aurkeztuko du Super Amara Bera Berak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores