Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) gaur eguardian ezagutarazi du datorren denboraldiko European League lehiaketak 37 talde izango dituela eta Super Amara Bera Berak Q3 kanporaketan ekingo diola, hau da, abenduaren 3 eta 11 bitartean multzoen fasea jokatzeko aukera ematen duen kanporaketan, alegia.
Halere, azkeneko urtetako helburuetako bat betetzeko kanporaketa bakarra gainditu behar izan arren, urriaren 18an Super Amara Bera Berak ezagutuko duen aurkaria goi mailakoa izango da, Liga handienetako izango delako: Hungariako Praktiken-Vac edo Motherson Mossonmagyarovari taldeak –laugarrena eta bosgarrena ligan-, Besançon edo Neptunes Nantes frantziarrak –laugarrena eta bosgarrena ligan-, Borussia Dortmund eta Buxtehuder SV alemaniarrak –bigarren eta hirugarren ligan -, Ramnicu Valcea (iazko aurkaria) eta Magura Cisnadiei erruminarrak –hirugarrenak eta laugarrenak ligan-, Norvegiako Sola, hirugarrena liga erregularrean eta finalerdia jokatu zuena-, eta Txapeldunen ligako hiru historikoak Danimarkako Viborg –European Leagueko azpitxapelduna-, Podravka Vegeta kroaziarra (aski ezaguna) Ligako azpitxapelduna eta Sävehof suedierra, Ligako txapelduna eta aurten Txapeldunen ligarako gondidapenik eskatu ez duena.
Aurtengo nobedadea da Q3 kanporaketa azaroan jokatu dela, Eurokopa ostean ospatuko da, alegia eta taldeak ez dute egoera hori oraindik bizi, multzoen faserako txartela azaroan ateratzen delako. Super Amara Bera Berak ligari Caja Rural Aula de Valladolidekin ekingo dio etxean azaroaren 26an eta Galizan bi partida jarraian dituela ekingo dio Europako kanporaketa, A Guarda aurrena eta O Porriñora ostean.
Super Amara Bera Bera bezala, European League lehiaketan izango dira Costa del Sol Málaga eta Rocasa Gran Canaria eta biek Q2an sartuko dira, urrian.
Zerrendan ez daude talde errusiarrik eta EHFk multzoen fasean zuzenean kokatu ditu laur talde: Danimarkako Ikast Håndbold (Super Amarak Frantzian lagunartekoa jokatuko du abuztuan), Hungariako DVSC Schaeffler, Paris 92 (iaz Q2an gainditu genuena) eta Molde Elite norvegiarra.