Espainiako selekzioak Mediterraneoko Jokuetan Tarragonan 2018an lortuta urrea berretsi du gaur Aljeriako Oran hirian finalean Kroazia gainditu ostean (29-25). Bertan, Hernández, Arrojeria, Aalla, Loidi eta Álvarez.
Guerreras selekzioarekin ofizialki debuta egin dute Super Amara Bera Berako Esther Arrojeria, Maddi Aalla eta June Loidi domina lortu dute, Laura Hernández eta Imanol Álvarez bezala, protagonismo handia izan dutenak Aljerian.
Aljerian Esther Arrojeriak –gaur ere partida borobila egin du sei gol eta hamar asistentziekin-, 19 gol sartu ditu bost partidetan; Laura Hernándezek, zazpi; June Loidik –gaur ere defentsan sendo, besteak beste hiru baloi lapurtuta- hiru gol. Maddi Aallak ere geldiketa onak egin ditu gaur eta lehiaketa osoan. Zorionak !