Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak uztailaren 27an, Josean Gasca kiroldegian 10etan jarri du hitzordua aurredenboraldiari hasiera emateko, urte erakargarriari begira ondo prestatze aldera.

Beraz, Super Amara Bera Berak proiektu berri bati emango dio hasiera, azken urteetako kirol helburuak errepikatzen dituelarik, hau da, Estatu mailako tituluengatik borrokatzea eta European Leagueko multzoen fasean sartzea. Era berean. kudeaketaren ikuspegitik, jokalarien profesionalizazioan beste urrats bat emango du.

Aurreko denboraldiarekin alderatuta, Anne Erauskin, Giulana Shula Gavilan eta Paula Arcos dira nobedadeak. Horrez gain, taldearen bizkarrezurra sendotu du: Menéndez, Arrojeria, Etxeberria, Sara Gil, Boada, Hernández, Fernandes, Silva, Cavo eta Aalla, Loidi eta Poloniorekin. Imanol Alvarezek ere aurrendenboraldia osatzeko deituko ditu Haizea Urretabizkaia eta Oihane Bautista, aurreko denboraldian debuta egin zuten bigarren taldeko jokalariak, Amaia Zolezzi, Olaia Lizeaga, eta Eider Tapia, Bidasoatik etorritako pibotea, Espainiako jubenil selekzioarekin debuta egin duena.

Aurreko denboraldian bezala, jokalariek prestakuntza fisikoa Ammman egingo dute goizean, Miramongo Parke Teknologikoan dagoen zentro honekin hasi zen lanean Super Amara Bera Bera duela urtebete. Arratsaldean, berriz, Gascan eta Bidebietan egingo dituzte saio tekniko-taktikoak. Álvarezek abuztuan zortzi lagunarteko jokatzeko asmoa du.

22-23 denboraldia irailaren 3ko asteburuan hasiko da Super Amara Bera Bera vs Costa del Sol Málaga saio interesgarriarekin. Donostiarrek hasiera zorrotza dute Granollersen eta Elxen aurka Gascan. Liga titulurako play-off batekin eta jaitsiera saihesteko play-down batekin amaituko da, Superkopa abenduan jokatuko da, Super Amara Bera Berak eta Costa del Sol Malagak Portugaleko Liga eta Kopako txapeldunen aurka jokatu dezakete. Bestetik, uztailaren 12rako European League-ri buruzko albisteak espero dira eta  datorren astean ere Super Amara Bera Berak abonatu kanpaina ezagutaraziko du.

Mediterraneoko Jokoen finala

Super Amara Bera Berako bost kidek: Imanol Alvarezek, Esther Arrojeriak, Laura Hernandezek, Maddi Aallak eta June Loidik, bihar asteazkenean (15etan) Oranen (Aljeria) ospatzen ari diren Mediterraneoko Jokoetako finala jokatuko dute Kroaziaren aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores