Azken urteetako aurkari indartsuenaren aurkako lagunartekoa izango du Super Amara Bera Berak bihar, abuztuaren 16an (18,15etan) Belles de Deux Servres Txapelketari hasiera emateko Poitou-Charenteseko Celles sur Belle herrian. Donostiarrek Danimarkako Ikast Handball taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, joan den denboraldian European Leaguen ezezik bere ligan ere hirugarren gelditu zena.
Imanol Alvarezek zioen bere taldearentzat komenigarria dela horrelako partidak jokatzea, Europako Q3 Ligako (urriaren 18an izango da zozketa) kanporaketari aurre egiteko ondo datorkio beste eskubaloi estilo batekin ohitzeko.
Bere maila eta azken urteetako emaitzak kontuan hartuta, Ikast Handball taldeak ziurtatuta dauka jada 22-23 European Leagueko multzoen fasea. Viborgeko four finalean iaz lortutako hirugarren postuaz gain, laugarren geratu zen 2021ean Baia Mareko lauko finalaren lehen edizioan, eta 2020an finalerdietara iritsi zen, baina ez ziren ospatu pandemiaren ondorioz. Eta 2019an ere finalerdietara heldu zen.
Ikast Handball taldeak erreferentziazko jokalariak ditu bere postu guztietan. Internazional suediarrari, Jessica Ryde atezainari Andrea Austmo Pedersen norvegiarra gehitu zaio orain, Vipers taldetik (Txapeldunen Ligako txapelduna). Alboetan Stine Skogrand norvegiarra nabarmentzen da, Munduko Txapelketatik kanpo utzi zuen lesioaren ondoren berriro jokatzen ari dena; Emma Lindkvist suediarra, 2024ra arte berritu berri duena, eta Bakkerud ezkerrekoan. Pibotan eskarmentu handiko Vilde Johansen norvegiarra, Sarah Iversen danimarkarra eta Julie Gantzel Pedersenen itzuli da.
Ikast zuzentzen dute, Simone Petersen, Danimarkarekin Espainiako Munduko Txapelketan arituako zentralak, Camilla Markussen gazteak eta, horrez gain, Line Uno fitxatu dute, Besançonen (3 urte) eta Viborg taldean (4 urte) aritutako 28 urteko danimarkarra. Eta gola ziurtatuta dauka hegaletik, ezkerrean Emma Friis daniar internazionalarekin -Espainiako Munduko Txapelketan ere bai-, Trine Mortensen Savehofetik datorrela eta eskuinean, Brandt eta Hougaardekin gazteekin.
Celles sur Belle eta TSV Leverkusen
Ez dago gaizki hasteko. Asteazkenean, iparralderago, Thouars herrian, 20,15ean, Super Amara Bera Berak txapelketaren antolatzailearen aurka jokatuko du, Celles sur Belle taldearen aurka, Frantziako gorenean proiektua sendotu nahi dutenak.
Godard golegilea (TuS Metzingen) eta Joana Da Costa (La Calzada Gijón), besteak beste, galdu arren, Julie Pontoppidan danimarkarra eta D2ko zenbait jokalari fitxatu dituzte: Paola Ebanga Baboga, Fanta Diagouraga, Charline Aube-Bubl, Flavie Arnoux.
Bere erreferentziak dira Hanna Alhen alboko suediarra, Hawa Kanté eta Lesly Briemant, hegaletan, Mirja Jensen pibota eta atepean, Justine Hicquebrant eta Laura Portes.
Bestalde, TSV Bayer 04 Leverkusen Bundesligako historikoa da. Bere erreferentziak Mareike Thomaier erdiko atzelaria, Naina Klein albokoa eta Mariana Ferreira Lopes portugaldarra. Svenja Huberren erretiroarekin eta Zoe Sprengers holandarra Borussia Dortmundera irtetearekin, gaztetasunaren aldeko apustua egin du Boeters pibota eta eskuin hegalari Kuipers holandarren etorrerarekin, besteak beste. Gainera, Van der Linder herbeheretarra (Bietigheimetik) eta Miranda Nasser suediarra (BK Heidetik) atezainak fitxatu ditu.
Denboraldi-aurrean, TSVk Borussia Dortmund gainditu berri du – European Leaguen Super Amararen aurkaria izan daitekeena– lagunarteko batean.
16 jokalari
Azken finean, hiru talde erakargarri, estilo desberdinetako eskubaloik, Super Amara Bera Bera proban jarriko dutenak. Bidebietako goizeko entrenamenduaren ondoren, gaur 14etan abiatuko da Autocares Davidekin Frantziara. Donostian Malena Cavo eta Sara Gil gelditzen dira, eta Eider Tapia, Oihane Bautista eta Haizea Urretabizkaia taldearekin bidaiatuko dute.