Bera Bera

Select your language

Partida amaiera bikain bati esker, Super Amara Bera Berak Celles sur Belle antolatzaileari irabazi dio Thouars herrian (33-39, 12-15 atsedenaldian) ‘Les Belles des Deux-Sevrés’ izeneko txapelketan.

Ikast taldearen aurkako partidan bezala, hasiera oso ona da – berandu hasi da lekuz aldatu delako-, Bost goleko abantaila lortu dute donostiarrek 20. minutuan. Halere, aldaketak eta probak direla eta Frantziako goreneko ligako taldea norgehiagokan sartu da (12-15, atsedenaldian).

Bigarrenean, berdinketa iritsi da baina Super Amara Bera Berak berriro estutu du, tartea ireki du eta Celles su Belle gainditu (33-39) bi taldeen gol festa batean. Albiste onena, Anne Erauskinen debuta, hamar minutu jokatu zituen ermuarrak eta Urretabizkaiak ere minutuak izan zituen. 

Ondorioz, minutuak pilatu ditu taldeak defentsan nahiz erasoan sistemak orekatzeko. Ostegunean ez dago jardunaldirik, bai ordea entrenaldi saioa planifikatuta arratsalderako. Ostiralean (17,15etan) Celles sur Belle herrian, Super Amara Bera Berak TSV Bayer 04 Leverkusen izango du aurrean, 34-17 galdu duena Ikast Handballen aurka. Alemaniarrek aurreneko partida ere galdu zuten Celles sur Bellen aurka (29-27).

Partzialak 10’: 3-5, 6-11, 12-15 –atsedenaldia- 22-22, 27-31 y  33-39

Celes sur Belle 33, Super Amara Bera Bera 39:

Super Amara Bera Bera 39 (15+24): Silva, Aalla (1), Bautista, Hernández (9), Arcos (8), Arrojeria (3), Etxeberria (4), Polonio (2), Menéndez (5), Gavilán (1), Loidi (2), Boada (1), Erauskin (1), Fernandes (2), Urretabizkaia eta Tapia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores