Hirugarren lagunartekoa eta aurreneko berdinketa (31-31) SUPER AMARA Bera Bera Berentzat KH7 BM Granollers taldearen aurrean Zaragozako María de Huerva herrian jokaturikoa. Arrudak Sarandevaren azken jaurtiketa gelditu zuen baina gipuzkoarrek atsedenaldiko 13-16 emaitza irauli behar izan duten, azken minutuetan emozioa izan zuen norgehiagokan.
SUPER AMARA Bera Berak bihar Aragoiko María de Huerva herrian hirugarren lagunartekoari ekingo dio KH7 BM Granollers taldearen aurrean, Emma Boada baja dela eta Cesáreo eta Amaia Zolezzi alta direlarik, jubenilarentzat lehen bidaia izango da taldearekin.
Bigarren lagunartekoa jokatu du SUPER AMARA Bera Berak, oraingo honetan Bidebietan, atez itxita eta Uneatlático Pereda aurkari, kontraerasoari esker 42-18 gainditu duena.
Bidebieta kiroldegiak hartuko du bihar abuztuak 15 larunbatean (12ak inguruan) SUPER AMARA Bera Beraren bigarren lagunartekoan, kasu honentan Uneatlántico Peredaren aurka, asteazkenen bezala, atez itxita jokatuko dena.
Azken partida ofiziala duela bost hilabete jokatuta, SUPER AMARA Bera Berak gaur abuztuko partiden sortari hasiera eman dio euskal derbiarekin jenderik gabeko Gasca kiroldegian. Zubileta Evolution Zuazo gainditu dute gipuzkoarrek, emaitza gutxieneko izan bada ere (30-17).