Bera Bera

Select your language

Lagunarteko batean azken urteetako aurkaririk indartsuena aurrean izan arren, Super Amara Bera Bera Zuazo eta Mérignac taldeen aurkako partidetan bezala ari da, hau da, minutuak banatuz eta probak eginez. Celles sur Bellek antolatzen duen txapelketa porrot batekin ireki arren Ikast Handballen aurka (31-25, 11-11 atsedenaldian), donostiarrek itxura ona eman dute.

Gainera oso hasiera ona eman diote, Aalla bikan atepean -%50a-, Fernandes jaurtien eta Etxeberriak baloi loratu bat utzi du ezker hegaletik. Álvarezek 5-1 defentsaren aldeko apostua egin du Polonio aurrean jarrita, Menéndez, Hernández eta Arrojeria atzean eta Etxeberria eta Fernandes hegaletan. Ikastek ere 5-1 ezarri du.

Hernández eta Menéndez kanporatu ditute eta Ikastek egoerari etekina atera dio hegaletatik, non Friis –zazpi gol (penaltiz hiru)- eta Hougaard –hiru- geldiezinak ziren. Izan ere, Ikastek hegaletatik baino ez du golik sartu, penaltiz eta Iversen pivotaren kontraerasoa. Ryde atepean ere geldiketak egiten hasi da.

Super Amara Bera Berak aldaketak sartu ditu: Gavilán, Arcos, Loidi, Boada, Tapia… 6-0 defentsarekin Danimarkako lehen lerroko jokalariek ez dute golik egin, Lindkvist suediarra, Petersen edo fitxatu berri duten Line Uno jokalariak izan arren. Bautistak ere asmatu du atepean baina ez du saihestu daniarren abantaia, Loidik barneraketa bat eta penalti bat gauza ditu, Arcosek hutsunea aurkitu du eta Gavilánek berdindu du lehia (11-11).

Halere, galderak eta Rydek ondo irakurritako jaurtiketak aprobetxatu ditu Ikastek kontraerasoetan, berriro tartea irekiteko, oraingo honetan Brandt hegaletik. Eta lehen lerroa ere partidan sartu da, Lindkvist eta Petersen batez ere. Super Amara Bera Berak sufritu du erasoan, Fernandesek asmatu duen arte eta Hernández erditik atera bezain pronto.  

Arrojeria eta Arcos sartu dira, barneraketak gauzatu dituzte, Gavilanek ere baloiak jaso ditu eta Super Amara Bera Bera gerturatu da (21-20) Menéndezen barneraketa batekin baina jarraian hirugarren kanporaketa ikusi du eta Ikastek etekin bikaina atera dio egoerari, kontraeraso latzak gauzatuz ezer gutxi egin zezakeen Silvaren aurka. Petersenek ere asmatu du eta partida hautsi da (54’: 27-21).

Super Amara Bera Bera tartea murrizten saiatu da, Hernández penaltiz edo Fernandesekin baina  garaipenaj Danimarkara bidean hartu du (31-25).

Bihar, Thouars (20,15etan ) bigarren partida  Celles sur Belle taldearen aurka.

Ficha: Ikast Handball 31, Super Amara Bera Bera 25

Ikast Handball 31 (11+20): Ryde, Hougaard (3), Ebler (3), Petersen (4), Johansen, Lindkvist (3) eta Friis (7) –hasierako zazpikoa- Iversen (3), Gantzel (1), Line Uno (1), Brandt (6), Soegaard y Austmo (o.a.)

Super Amara Bera Bera 25 (11+14): Aalla, Etxeberria (2), Arrojeria (3), Menéndez (1), Polonio, Fernandes (5) eta Hernández (5) – hasierako zazpikoa - Gavilán (4), Arcos (2), Boada, Loidi (3), Tapia, Bautista (o.a.) eta Silva (o.a.). 

Kanporaketak: Hernández (2), Etxeberria eta Menéndez (hiru, gorria 52. minutuan) Super Amaratik eta Petersen, Johansen (hiru kanporaketa), Gantzel (2) eta Line Uno Ikast Handball taldetik

Partzialak: 2-2, 2-5, 4-6, 7-7, 11-9, 11-11 –atsedenaldia- 13-11, 16-13, 18-15, 21-20, 27-21, 31-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores