Guerreras Iberdrola Ligak gaur eguerdian ireki du 23-24 ligako zazpiko onena aukeratzeko prozesua. Bertan super amara Bera Berako lau jokalari, Maitane Etxeberria, Lyndie Tchaptchet, Maddi Aalla eta Mariane Fernandes eta Imanol Alvarez entrenatzailea daude. Defendatzaile onena ere izateko hautagai da Etxeberria.
Gaur goizean Federazioaren egoitzan egindako Guerreras Iberdrola 24-25 ligako egutegiaren zozketaren arabera, super amara Bera Berak abuztuaren 31n irekiko du lehiaketa Atarrabian Replasa Beti Onaken aurka; eta liga erregularra, berriz, 2025eko maiatzaren 3an itxiko du, Gascan, Grafometal La Riojarekin.
Datorren astean, uztailaren 1etik 5era bitartean, Bidebieta kiroldegian Bera Berak Eskubaloia frogatzeko aukera eskainiko du ordubetez.
Neska-mutilei zuzenduta, goizeko 10etan hasi eta 11etan bukatu, bost egun hauetan burutuko diren saioak dohakoak izango dira. Hori bai, kiroldegian sartu ahal izateko, Donostiako Patronatoak Kirol txartela eskatuko du eta eduki ezean, eguneko sarrera ordaindu beharko da.
Informazio gehiago: 630620042 telefonoan edo
Larunbatean Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek denboraldi amaiera ospatu zuten. Goizean zehar Bidebietan hainbat partida berezi jokatu ziren, non gurasoek ere parte hartu zutelarik eta ondoren, Petritegiko Malum Rex jatetxean 170 pertsona elkartu ziren bazkari eder baten inguruan.
Gaur goizean, Kiroletxean egindako prentsaurrekoan, Erreginaren Koparen XLV. edizioa antolatzen parte hartu duten eragileek maiatzean Illunben egindako ekitaldiaren "balorazio oso positiboa" egin dute, eta, hiru egunetan izandako ikusle kopuruaz gain (11.000 pertsona baino gehiago), "Koparik inspiratzailea eta inklusiboena izan dela" nabarmendu dute.