
Alba Menéndez eta Esther Arrojeria kapitainek super amara Bera Berak larunbat honetatik aurrera (18etan) European Leagueko multzoen fasea jokatuko duen kamiseta aurkeztu dute gaur goizean Gascan.

super amara Bera Berak landu behar izan zuen partida hasieratik bukaeraino, bi puntuak lortze aldera. Lehen zatian Granollers izan da nagusi, baina Bera Bera 13-11 aurretik iritsi da atsedenaldira, Etxeberriaren abiadurari eta Karsten (3/3) eta Arrojeriaren (2/2) eraginkortasunari esker. Bigarrenean gehiago asmatu dute donostiarrek (31-29).

super amara Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da bihar Gascan (19etan Alejandro Hoz eta Álex Riloba –Kantabriarrak-) KH7 BM Granollers hartuz, Imanol Álvarezek azaldu duenez “etxean puntuak behar ditugu”.

super amara Bera Berako jokalariek 2025 inauguratu dute gaur goizean Ammman. Bertan, saio fisiko bat egin dute, eta arratsaldean, Bidebietako pistan aritu dira, urtarrilean eta otsailean etorriko zaizkion partiden uhoaldea prestatze aldera, guztira 13 norgehiagoka, hain zuzen ere.
Urtarrilaren 8tik otsailaren 23ra, super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako zazpi partida eta European Leagueko multzoen faseko sei neurketa jokatuko ditu guztira.