Europako Federazioak (EHF) gaur eguerdian argitaratu du European Leagueko 24-25 denboraldiko taldeen banaketa, 35 taldek osatzen dutena eta super amara Bera Bera QR2 kanporaketan kokatu du. Beraz, talde donostiarrak urriaren 5-6an hasiko du bere ibilbidea. Zozketa, QR3 ere barne hartuko duena, Vienako egoitzan burutuko da, uztailaren 16an.
Espainiako Selekzioak Joko Olinpikoak prestatzeko hirugarren kontzentrazioa egingo du Donostia eta Irun artean. Ambros Martinek hautatutako 18 jokalariak igandean iritsiko dira Donostiara, Manteoko gimnasioan ere entrenatuko dira – Angolan ere arituko da – eta Artalekuko pistan, beraz, super amara Bera Berako Maitane Etxeberria jokalariak, etxetik inoiz baino gertuago burutuko du stagea.
“Gure zaletasunak adierazi digunari buruzko kanpaina eraiki dugu, maiatza bizi baten ondoren. Koparen eta titulurako play-offaren artean, super amara Bera Bera zale gisa harro egoteko arrazoia dela sentitu eta ikusarazi digute”. Tati Garmendia eskubaloi ataleko arduradunak hasi du bere agerraldia, 24-25 abonamendu kanpainaren aurkezpenean, ‘Gutaz harro' lelopean.
Guerreras Iberdrola Ligak eguerdian 23-24 All Star izeneko taldea osatzen duten jokalariak ezagutarari ditu, non super amara Bera Berako Maitane Etxeberra, Lyndie Tchaptchet eta Imanol Álvarez ageri diren. Lezotarrak ere defentsarik onena saria jasoko du.
Atzo Angola mendean hartuta (24-18), Espainiako junior selekzioak President 's Cup delakoa irabazi du Skopjen (Ipar Mazedonia) jokatzen ari den Junior Mailako Munduko Txapelketan.