Bost partida baino ez asteburuan, horietatik lau, Bizkaian. Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak Muskizen jokatuko du larunbatean 11,30etan. Etxebarrin, 17,30etan, jubenilen txanda izango da. Lau goleko tartearekin irabazi behar dute donostiarrek lauko finalean egon ahal izateko.
Zilarrezkoan, 18,30etan, Ermuan Bera Berak Lauko Ermuko Errotabarri líder sendoari egingo dio bisita. Bizkaitarrek igoera faserako txartela ziurtatu dute.
Mutiletan, igandean 12etan, Egian, senior taldearen txanda izango da eta euskal ligan, Bera Bera Donibane kadete mutilen taldea Sestaon arituko da.




































