
super amara Bera Bera igande honetan European League-ra Installatøren Arenan itzuliko da (18etan, ETB4) Norvegian, Fredrikstad Ballklubb-i aurre egiteko, Gascan gainditu zuena (32-26). Imanol Álvarezek partida “erabakiotzat” jo du, gipuzkoarrek behin betiko pausoa eman baitezakete final-laurdenetara. Mihai Marian Pirvu eta Radu Mihai Potirniche epaile errumaniarrek zuzenduko dute norgehiagoka.

Francisca Araujo Joao alboko angolarrak gaur utziko du super amara Bera Bera, klubarekin 2026an amaitzen zitzaion kontratua eteteko ados jarri ondoren.

Zilarrezko mailan, 19. Jardunaldiari ekingo dio Bera Berak Grupo Kursaal Basauri taldearen aurka, Bidebietan 16,15etan. Bizkaitarrak sasoi bizian datoz, izan era, azkeneko sei partidak irabazi ditu.
Gainotzeko taldeak Zumarraga, Arrasate, Elgoibar, Egia, Yoldi eta Bidebietan arituko dira.

Bigarren zati on bati esker, defentsa-atezain konexioak funtzionatu duelarik, eta minutu batzuk erasoan ondo aritu ziren, eta horrez gain, super amara Bera Berak bi puntuak lortu ditu Atticgo BM Elxen aurka (19-14), lehen zatian korapilotsu den partidan.

Azken zazpi partidetan sei garaipen lortuta, super amara Bera Berak “denboraldi honetarako aste garrantzitsua” izango du komunikabideen aurrean Imanol Alvarez entrenatzailearen esandako hitzetan, Atticgo BM Elche (asteazkena, Gascan 19etan), Fredrikstadera bidaia (igandea, 18etan) eta Malagara bisita (asteazkena, otsailak 12), Parisera joan aurretik (otsailak 16).