Herrería Bidebieta Bera Berak Donibane Eskubaloia izango du aurkari jubenil mailako Akutuerreka finalean. Pasaian izango da partida 12etan, 10etan Urnieta Guria Jatetxea eta Amenabar Zarautz arituko dira.
Bestetik, alebin, infantil neskak eta infantil mutilak Ermuko Errotabarrik antolaturiko jaialdian parte hartuko dute, kiroldegian eta belarrean arituko direlarik.
super amara Bera Berak denboraldiari amaiera jarri zion Josean Gasca kiroldegian, Atticgo BM Elxen aurkako garaipen bikainarekin, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidan. Bigarren zati ikusgarri batean oinarrituz, zenbaki biribilak utzi zituen atzoko nuerketak eta amaiera zirraragarria izan zuen atzo Gascan azkenekoz urdinez jantzi zuten zazpi jokalarientzat.
Bigarren zati bikain bati esker (19-13), super amara Bera Berak Guerraras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidak ematen dituen bi puntuak irabazi ditu. Denboraldiko bikaina bi taldeak burutzen ari direnak eta norgehiagokak erantzun du, Gascak bezala, gainezka egin duena berriro, zaleek gozatu ederra hartu dute, eta emozioz eta errekonozimenduz agurtu ditu datorren urtean jarraituko ez duten jokalariak.
“Nahi genuen tokian gaude, titulu guztiak lortzeko lehian, eta orain ligako finala dagokigu”, adierazi du Imanol Álvarezek Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partida jokatu aurreko azken entrenamenduaren aurretik, Atticgo BM Elche aurkari. Izan ere, bihar aurreneko partidari ekingo diote Gascan 19,30ean (Yon Bustamante – nafarra- eta Javier Álvarez – euskalduna-).