
Bidebietan bezala, Bera Berak eta Kukullaga Etxebarri ados jarri ziren larunbatean Etxebarrin (22-22). Halere, partida joan ahala, puntu bat ihes egin zitzaien donostiarrei, bi goleko aldea zeramatelako eta azken jaurtiketan, June Del Campok gol bikaina egin zuen eta epaileak marra zapaldu zuela iritzi zuen. Puntu horrekin zazpigarren kokatzen dira gipuzkoarrak, igandean BM Loyola bisitai izango dutenak Bidebietan.

Joan den larunbatean Eldan sartutako golari esker, Bera Bera Eskubaloian bosgarren golegile nagusien artean kokatu da Esther Arrojeria, izan ere, 983 golekin Patri Pinedo (982) eta Eider Rubio (969) gainditu ditu emakumezkoen eskubaloiko elitean jokatutako 364 partida ostean.

24 urteko Nicole Wiggins atezain internazionalak super amara Bera Beran jokatuko du 2025-26 denboraldian eta bigarren urterako ere aukeran, bi aldeek adostu dutenez. Ondorioz, madrildarrak eta Lucía Pradesek donostiarren atea zaintzen ardura izango dute.